Archives for March 2017

Patenteen kudeaketa eta Adimen Lehiakorra (II)

Aipatu kontrola eta kudeaketa, batez ere, oinarritzen da monitorizazio sistema bat edukitzean, bai alertetan oinarrituta zein in situ kontsultetan, ahalbidetuko dutenak etengabe ezagutzea patente-familia bakoitzaren egoera eta erabilera ereduak patente bakoitzaren egoera aldaketen prozesu konplexuaren baitan.

Maila generikoan, honako fase nagusiak aipatu daitezke: eskaera, argitaratzea, hedapena, kontsezioa edo errefusatzea, abandonua. Hori guztia xedatuta kodifikazio-hizkuntza desberdinetara eta patenteen estatuko bulego desberdinetako aholkulari, agente edo ebaluatzaileekin elkarri eragiteko era desberdinetara; prozesua are eta gehiago luzatzen da auzibideak irekiz gero.

 

Eta hori guztia gutxi balitz, aipatu konplexutasuna handitu egiten da munduko erregio edo estatu bakoitzeko patente-agentzia bakoitzaren berezitasunen ondorioz. Maila globalean puntu komunekin erantzuten badute ere, bakoitzak bere prozedura, fase, kodifikazio mota eta komunikazio modu propioekin jarduten baitute. Era berean, aipagarria da lege edo agentzia-atxikipen aldaketek ere modu garrantzitsuan eragiten dutela lan-sistematika horietan guztietan.

 

Bestalde, ez da ahaztu behar enpresa piraten presentzia ere. Enpresa askoren ezagutza-gabezia horiek baliatuz, ustez ofizialak diren agentziak balira legez jarduten baitute, beraiek egin ez dituzten edo, zuzenean, egin ez diren lanen truke fakturak ordaintzeko eskatuz.

Honenbestez, aipatu zaintza eta alerta prozesuak enpresaren Adimen Lehiakorraren sistematikan txertatzeak, egoera aldaketa horien monitorizazioan oinarrituz, kontrol eraginkor baten onurez gain, segurtasuna ekarriko dio erakundeari berari hirugarrenen aurrean, eta oinarriak jarriko ditu enpresa industrialentzat horren ezkutukoa den mundu honetan gaitasunak eskuratzeko.

 

Maila operatiboago batera jaitsiz, patenteen egoeraren monitorizazioa, gaur egun egin liteke sarean dauden hainbat datu base (DDBB) internet bidez kontsultatuz, adibidez: Espacenet, Wipo, Thomson Innovation, USPTO, Google Patents, Lens, Priorsmart, etab… Horietako batzuk estatu-agentzien mendekoak dira, beste batzuk, aldiz, izaera publikoa eta doakoa dute, eta azkenik, beste batzuk zerbitzua eskaintzen dute harpidetzen bitartez.

 

Orokorrean DDBB oso zabalak badira ere, gordetzen eta kudeatzea ahalbidetzen duten informazio eta dokumentu kopuru itzela medio, horietako bakoitzak bere berezitasunak ditu, bere jardute-eremuak, balio proposamen desberdinak, indargune eta mugak.

 

Horrela, INNGUMAtik gomendatzen dugu gutxienez horietako hiru datu base zaintzea, informazio beti kontrastatua eduki ahal izateko, datu base horietatik datozen informazio triangelaketa eta alertetatik abiatuz.

Orain albiste ona dator: INNGUMA moduko Adimen Lehiakorreko tresna prestatuta dago datu base horien sarbidea, komunikazioa eta kontsultak bezalako zereginak egiteko, urteetan zehar jabetza intelektuala kudeatzen aritu diren garatzaileen eskarmentuari esker.

 

Horrela, INNGUMAk ahalbidetzen du, bere potentzia handiari esker, datu base bakoitzean dagokion informaziora sarbidea edukitza malgutasun handiz eta kaptadore eta itzultzaile gama zabalarekin (RSS, Webarea, Search-engines, etab…) Horrek diferentzial bat ematen dio software honi. Informazio hori guztia era soil, azkar eta eraginkorrean zentralizatzen da ALko analistaren sarbide atariko puntu bakarrean. Horrek ahalbidetzen du informazioa azkar eta ziurtasunez kontrastatu eta aztertzea behar diren garantiekin jardun ahal izateko aipatu informazioaren zabalkunde eta tratamenduan.

 

Honenbestez, enpresaren Adimen Lehiakorreko sistematikan aipatu zaintza integratzeak INNGUMA bezalako tresnak baliatuz, ahalbidetzen die erakundeei 0eko segurtasunez jardutea enpresaren jabetza intelektualaren diziplina honetan. Esan beharrik ez dago enpresaren lehiakortasunean geroz eta presenteago dagoen eta garrantzitsuago den arloa dela.

 

Hurrengo artikuluan erakundearenak ez diren baina bere ingurune lehiakorrarekin zerikusia duten patenteen gainean jardungo dugu. Beraz, hitz egingo dugu jardute-eremuko eta lehiakideen teknologien zaintzari buruz.