Archives for May 2017

Zaintzako Faktore Kritikoen garrantzia Adimen Lehiakorreko Sistema batean

ZFKak Adimen Lehiakorreko ereduen parte dira. Berauen oinarrizko atal bat irudikatzen dute. Eredu osoaren xedea zehazten dute eta baldintzatu egiten dute monitorizatuko dituen pertsonaren profila, eta baita tresna informatiko zein behar diren informazio-iturriak ere (doakoak zein ordainpekoak). ZFKek proposamen eta ikuspegi bat ematen dute, konektatu egiten duena adimen-beharren kudeaketa behar den adimena erakarri eta sortzeko gai diren enpresaren baitako baliabide eta jarduerekin. 

Adimen Lehiakorreko eredu bat barne hartzen duen markoari buruz egin dugun irudian, ZFKek ordezkatzen dute “Zer?” galdera; enpresaz kanpokoak dira baina eragin egiten diote bere garapenari; denboran zehar aldatu egiten dira eta beren kudeaketarako funtsezkoa da lehentasuna ematea, garrantzi gehiago emanaz batzuei beste batzuei baino. Lehentasunak jarri behar dira sortuko duten inpaktuaren arabera. Adi! Kontuz ibili, gauza bat dira ZFKak eta beste bat informazio-kategoriak. ZFKek izan behar dute konbinazio bat monitorizatu nahi dugun horren eta monitorizatu ahal dugun horren artekoa, eta zehatzak izan behar dute, ulergarriak bere idazkeran.

ZFKak antolatuta egon daitezke arloko edo erakundeko sailen balio-kateko jardueren arabera. Guk nahiago dugu arloka egitea. ZFKetako arlo-kopuru on baten adibidea honako irudian agertzen da:

Nola diluzidatu ditzakegu?

“Diluzidatu” hitza, askotan erabiltzen ez bada ere, bete-betean dator bat ZFKak definitzerakoan ematen den prozesuarekin; izan ere, hitzak badu ikertzearen eta zerbait aurkitzearen zentzua batetik, baina baita definizioarena ere. Ez da erraza erakunde baten zuzendari baten aurrean eseri eta galdetzea “zein behar dituzu informazioaren arloan?”. Egoera hori ekidite aldera, honako metodoa proposatzen dizuegu:

1.    Hasteko, irakurri zehatz-mehatz indarrean dauden Plan Estrategikoa eta Gestio Plana. Aztertu Erronka eta Helburuak.

2.    Irudikatu erakundearen baitan informazio-behar handienak dituzten eta bere inpaktua handiagoa izango den arlo, sail eta jarduerak.
3.    Pertsonak aukeratu eta taldeak osatu 2 talde-dinamika egiteko.

  • 1 Fasea – Dibergitu: Aldez aurretik ALko proiektuaren arduradunak identifikatutako arlo /eremu /jardueretara orientatutako ekipoen arabera antolatutako talde-tailerra. Helburua da ahalik eta ZFK gehien sortzea lehenengo fase honetan. Taldeak erabili dezake Brainwriting sormen teknika.
  • 2 Fasea – Bateratu: Helburua, bigarren fase honetan, da aurrez identifikatu diren ZFKak multzokatu eta baloratzea erakundean izango duten inpaktua.

Bilerak deitu, prestatu eta dinamizatzea, zein proiektuaren aurkezpen bat prestatzea ezinbesteko ekintzak dira bilera arintzeko. Bestalde, oso garrantzitsua da eramatea, identifikatutako eremu bakoitzeko, galdera sorta bat, lagunduko duena ZFKak definitzen, adibidez:

  • Lehiakideak: Zaintzen dituzue lehiakideen prezio edo produktuak? Zein sektore eta merkatutan saltzen dute zuen lehiakideek? Nortzuk dira beraien bezeroak?
  • Merkatuak: Identifikatzen dituzue zuen produktu eta /edo zerbitzuen joera orokorrak eta merkatu-kuota? Zaintzen dituzue politika berriak, legeria (BOE), ekimenak eta araudi-aldaketa orokorrak? Monitorizatzen dituzue erregio, nazio, Europa edo nazioarte mailako finantzazio programak?
  • Teknologia: Zaintzen dituzue berritasunak zein araudi tekniko eta arautegiak? Bildu eta aztertzen duzue informazioa enpresa eta /edo erakundeen patenteen egoeraren gainean? Zaintzen dituzue beren patente-urraketak? Lokalizatzen dituzue balizko teknologia-bazkideak?

4.    Identifikatutako ZFKen inpaktua baloratu (MICMAC, Egitura-azterketa): Egitura-analisia da tresna bat, balio duena gogoeta kolektibo bat egituratzeko. Sistema bat deskribatzeko aukera eskaintzen du berau osatzen duten elementu guztiak harremanetan jartzen dituen ardatz batekin, kasu honetan identifikatutako ZFKak. Deskripzio horretatik abiatuz, metodoaren helburua da jakitea zein ZFK duten eragin eta dependentzia handiena, eta ondorioz, zeintzuk eragiten duten gehien erakundearengan.
5.    ZFKak modu zehatz eta espezifikoan idaztea, eta ateratako ondorioak jakinaraztea.

ZFKak definitzea prozesu delikatua da. Lanean ari garen erakundea geroz eta konplexu eta zabalagoa izan, orduan eta zailagoa izango da. Aholkatzen dizuegu proiektuko esfortzuaren zati handi bat bideratzea zeregin hau modu egokian egitera. Azkenik, aholku pare bat:

  • ZFK asko izatea ez da zerbait onaren sinonimo (kasu honetan, gehiago ez da hobeto).
  • Guztiak batera eta askotan monitorizatzea ezinezkoa da (garrantzitsua da lehentasunak jartzea).

Azken hori, noski, eskura dugun baliabide kopuruaren araberakoa izango da, erakundearen baitako ondare handiena. ZFKen kalitatearen araberakoak izango dira ALeko gure ereduaren emaitzak /produktuak. Eta ez da ahaztu behar ZFKak urtero berrikusi behar direla!

Zure erakundean ALaren arloko ekimen bat abiaraziko baduzu edo dagoeneko horretan ari bazara, eta laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eta pozarren lagunduko dizugu. Gainera, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan, demo bat eskatuz.

Goi mailako kurtsoa Adimen Lehiakorrean enpresa gipuzkoarrentzat

Nahi duzu zure ingurunean ematen diren aldaketei aurrea hartzea? Oraindik ez dakizu zein diren Zaintza Teknologikoak zure negoziorako dituen abantailak? Ez dakizu zein pausu eman behar diren zure enpresan Adimen Lehiakorreko unitate bat martxan jartzeko?

Galdera horiei erantzuna topatu nahi badiezu, parte hartu ezazu Gipuzkoako Bazkundeak bultzatutako ekimen honetan. Jardunaldi guztiak doakoak dira eta, gainera, parte hartzaile guztiek izango dute Adimen Lehiakorreko INNGUMA softwarearen lizentzia urtebetez, hori ere doan.

Kurtsoa 4 egunetan zatituko da oraingo honetan, eta honako edukiak izango ditu:

Maiatzaren 24an eta ekainaren 1ean Adimen Lehiakorraren funtsekin zerikusia duten gaiak jorratuko ditugu, besteak beste diagnostikoa, Zaintza Faktore Kritikoak (FCV), rolak eta perfilak LA unitate baten barruan eta Adimen Lehiakorreko informeak. Arrakasta kasuak ere aipatuko ditugu.

Ekainaren 7 eta 14n informazioaren trataera eta ustiaketaren gainean jardungo dugu, eta parte hartzaile guztiek izango dute aukera ZT/AL tresna profesional bat erabiltzeko. Gainera, gakoak eskainiko dizkizuegu ingurunea, lehiakideak eta teknologien uneko egoera monitorizatzeko orduan informazio-iturriak ondo kudeatu eta atzitzeko.

Ez ezazu galdu aukera 15 urte baino gehiagoz erakunde desberdinetan Adimen Lehiakorreko unitateak martxan jartzen diharduen talde baten ezagutza eta eskarmentua partekatzeko.

 

Kurtsoaren datuak:

Lekua: Gipuzkoako Bazkundea, Tolosa etorbidea 75, 20018 DONOSTIA/SAN SEBASTIAN

Data: Maiatzaren 24 eta ekainaren 1, 7 eta 14

Iraupena: 16 ordu

Ordua: 9’00 – 13’00

Prezioa: Kurtso honetan parte hartzea doakoa da, aldez aurretik harpidetza eginda, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailak eskainitako diru-laguntzari esker.

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, korreo bat idatzi dezakezu Gipuzkoako merkataritza-ganberaren helbidera bikain@camaragipuzkoa.com. Nahi baldin baduzu, zure eskura dugu izena emateko formularioa ere.

Adimen Lehiakorraren inguruko 10 artikulu aktual eta interesgarriak

Adimen lehiakorreko unitate bat ezartzeko orduan eragina duten faktoreak, bideratzaileak eta oztopoak: kasu-azterketak eta analisi kuantitatiboa: Artikulu honek erakunde batek AL unitate bat martxan jartzerako orduan aurkitzen dituen traba eta laguntza nagusiak aztertzen ditu. Azterketa ALko sei sistema ezartzeko esperientzian eta AL unitate bat ezartzeko prozesuan eragina duten 21 faktoreren analisi kuantitatiboan oinarritzen da.

A Competitive Intelligence solution to predict competitor action using K-modes algorithm and rough set theory: Artikulu honek  ALan jartzen du arreta, enpresa bat inguratzen duen ingurune lehiakorraren ikuspegitik. ALren gainean aurkitu ditzakegun artikulu zientifiko gehienek ez bezala, normalean ikuspegi teorikotik heltzen baitiote gaiari, artikulu honek aspektu praktikoari erreparatzen dio, erabakia hartu behar duen pertsonan jarriaz arreta, lehiakidearen ekintzak aurreikusi eta aurreratzeko helburuz.

CIRA: A Competitive Intelligence Reference Architecture for Dynamic Solutions: Paper honek erreferentziazko arkitektura generiko bat definitzen du AL sistemetarako. Artikuluak AL sistemei buruzko publikazio desberdinak aztertzen ditu eta, tresna batek izan ditzakeen funtzioak bildu eta gero, aukera guztiak barnebiltzen dituen arkitektura generiko bat proposatzen du.

Faktore kritikoak aurre-hartze adimen estrategiko eta kolektiboan: Inteligencia Competitiva aldizkariak argitaratutako artikuluan (portugesez) adimen-proiektu batean era negatiboan eragiten duten faktoreak aztertzen dira, eta identifikatutako faktoreen zerrenda multzokatu bat definitzen da.

Zaintza teknologiko eta adimen lehiakorreko  unitate baten diseinua eta ezarpena: Artikulu honek Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorreko sistema (UVITIC) aurkezten du, Txileko Tarapacá unibertsitatean diseinatua eta ezarria izan zena. Ekimenaren helburua Txileko Arica erregioko ETEk (Enpresa Txiki eta Ertainak) pairatzen duten produkzio-geldialdia  gainditzen laguntzea da.

Leveraging patent landscape analysis and IP competitive intelligence for competitive advantage: Paper honek ALaren eremua Jabego Intelektualaren ikuspegitik aztertzen du eta AL JIarekin lotutako arriskuak identifikatu, patente-zorroaren benchmark bat egin, lehiakideak monitorizatu eta teknologia berrien merkaturatzea aurresateko erabilgarria nola izan daitekeen aztertzen du.

Adimen Lehiakorraren erabilera Espainiako farmazia-sektoreko kolaborazio-prozesuetan: Artikulu honek farmazia-enpresek Adimen Lehiakorreko prozesuei elkarlanetarako ematen dieten erabilera aztertzen du. Azterketa 186 farmazia-enpresekin egin da eta enpresek AL tresnak elkarlanerako erabiltzen dituztela baieztatzen da, besteak beste partnerrak aurkitu, informazioa partekatu, finantzazioa bilatu edo berrikuntza-proiektuak aurrera eramateko.

Adimen Ekosistema: adimen ingurune baten sorrera garapen ekonomikorako: Artikulu honetan garapen ekonomikoa helburu izango duen Adimen Ekosistema bat ezartzeko behar diren alderdi nagusiak deskribatzen dira. AL modelo bat definitzen du, zeinetan aktore eta interes-talde desberdinak dauden balioa sortzerako orduan paper garrantzitsua jokatzen dutenak. Horiek sortutako ezagutza jarri daiteke erabakiak hartuko dituzten pertsonen eskura.

Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorreko (ZT / AL) funtzio eta produktuak zein web bidezko beren ezarpena ebaluatzeko metodologia: Nahiz eta tresna asko dagoen AL lanak aurrera eramateko, egun ez dago metodologiarik tresnen funtzioak ebaluatzeko. Artikulu honek metodologia bat proposatzen du ZT/AL web plataforma batek era objektiboan eskaintzen dituen funtzioak ebaluatzeko, adierazle batzuk erabiliz eta AL ziklo osoa kontuan hartuz.

Theoretical aspects of the information and knowledge engineering: Paper honetan Informazioaren Ingeniaritzaren, Ezagutzaren Ingeniaritzaren eta Adimen Lehiakor Estrategikoaren  kontzeptu teorikoak aurkezten dira. Artikuluak errebisio bat egiten du eremu horietan dagoen literaturaren inguruan, egindako lanetik eratorritako hainbat ondoriorekin amaitzeko.

 

Artikulu horiek zure interesekoak badira eta Adimen Lehiakorrari buruzko artikulu gehiago aurkitu nahi badituzu, non aurkitu intereseko informazioa Adimen Lehiakorraren inguruan postean bilduma bat aurkituko duzue gure informazio-iturri gogokoenekin.

Adimen Lehiakorra zirraragarri bazaizu, ez baduzu haren inguruan irakurtzera  mugatu nahi soilik eta zure erakundean ezarri nahi baduzu, ez ezazu zalantzarik egin eta jarri gurekin harremanetan. Lagundu egingo dizugu zure zalantzak argitzen eta nahi baduzu gure INTELUSITE software profesionala probatu ahal izango duzu doan demo bat eskatuz.