Archives for March 2019

Arrakasta kasua: Youtube funtzionaltasun berria

Une bakoitzean sortzen den datuen bolumen handiak trebetasun handiagoa eskatzen du datu horiek tratatzeko, eta horrek, aldi berean, erabakiak hartzeko balioko diguten emaitzak bilatzen denbora gehiago inbertitzea eskatzen du. Informazio horren lanketan eraginkortasuna handitzea izango da AL arrakastatsua, arrakastatsua izango ez denetik ezberdinduko duen elementu bat.   

Ibon Serrano, IDEKO zentro teknologikoko esplotazio arduradunak, bideo honetan azaltzen digu zentroarentzako funtzionalitate berri honek ekarri duen arrakasta kasua Youtubeko bideoetan BIEHMarekin erlazionatutako edukia aztertzeko orduan. Ibonek esaten digun bezala, hemendik aurrera askoz azkarragoa izango da bideoetan lehiakideak zaintzea.

Gure bezeroen ondoan identifikatzen ditugun hobekuntzekin eta joera teknologikoekin egunean izanda, egunero adimendunagoa eta eraginkorragoa izango den erreminta bat garatzeko apustua egiten jarraitzen dugu, gure erabiltzaile guztiei kalitatezko informazioa eskaintzeko gai izango dena.