Adimen Lehiakorreko kurtsoaren bigarren edizioaren laburpena

Data

Kategoria

Beste urte batez, INNGUMA-ko lan taldeak Adimen Lehiakorreko Goi mailako Kurtsoaren bigarren edizioa ospatu zuen, IK4-IDEKOren eta Gipuzkoak Bazkundearen laguntzarekin.  Bigarren urtez jarraian, kurtsoa arrakastatsua izan zen asistentziari dagokionez eta, gainera, profil eta jatorri desberdineko ikasleek era aktiboan parte hartu zuten, eztabaida oso interesgarriak sortuz.

Kurtsoa bi jardunaldietan banatuta egon zen, eta azaroaren 23 eta 24an ospatu zen. Lehenengo egunekoa saio teorikoena izan zen eta hasi zen bertaratu zirenei azalduz Adimen Lehiakorraren oinarriak, eta baita horiek duten papera ere enpresaren jardueran. Bigarren saioan, atseden txiki baten ondotik, jarraibideak eman genituen erakunde baten AL unitatea bat arrakastaz martxan jarri ahal izateko. Hitz egin genuen inplantazio-metodologiei, diagonostikoei, Zaintzako faktore kritikoei, adierazleei eta abarrei buruz, eta baita AL unitate baten aurkitu ditzakegun rol eta profil desberdinen inguruan. Lukas Gourmet-en egindako bazkari eder baten ondotik, bertaratu zirenei gakoak eskaini genizkien Adimen Lehiakorreko software bat aukeratzeko.

Bigarren egunak enfoke praktigoagoa izan zuen, informazio-iturri desberdinetan atentzioa jarrita. Goizean zehar jarraibiderik onenak azaldu genituen lehiakideei jarraipena egin eta teknologia baten egoera zein ingurunea aztertu ahal izateko. Patente, artikulu zientifiko, sare sozial, azoka eta abarren aspektu desberdinen gaineko zaintza optimizatzean zentratu ginen, eta horien monitorizazioa sistematizatzeak ekarri diezaguken onurari buruz.

Baina, behin informazio hori guztia jasota, zer egin berarekin? Eguneko bigarren saioan informazio horren ustiapenaz aritu ginen, eta erabakiak hartzeko prozesuak ere aztertu ziren. Horrez gain, informazioa aurkezteko modu desberdinak ere azaldu genituen (Adimen Lehiakorraren produktuak informeekin, lehiakideen azterketak, roadmap-ak, etab…).

Bi egunetan zehar esperientzia atsegina bizi izan genuen, eta partehartzaileak era aktiboan aritu ziren gai desberdinen inguruko eztabaida diferenteak sortuz. Bazkari eta atsedenetan aukera izan genuen elkar hobeto ezagutzeko, eta parte hartzaileek networking pixka bat egiteko ere aprobetxatu zuten.

Kurtsoan tresnaren demo sesio bat ere eskaini genuen eta, bertan, parte hartzaileek oinarrizko nozioak eskuratu zituzten ikastaroak iraun zuen bi egunetan ikasitako guztia praktikara eramateko. Gainera, INNGUMA-ren BASIC lizentzia bat daukate, urtebetez gozatu ahal izango dutena.

Hitz batean, Kurtsoa oso arrakastatsua izan zen, parte hartzaileen balorazio onarekin (4.6 puntu 5etik) eta oso kritika onekin. Hobekuntza iradokizunak ere jaso genituen, eta oso kontuan izango ditugu kurtsoaren etorkizuneko edizioetan.

Kurtsoaren hurrengo edizioan parte hartzeko gogoz bazaude, gurekin harremanetan jar zaitezke informazio gehiago eskuratzeko.Era berean, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan, demo bat eskatuz.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.