[Joan edukira](https://www.innguma.com/eu/adimena-eta-zaintza-software-generikoa-vs-software-profesionala/#contenido)

[Adimen lehiakorra](https://www.innguma.com/eu/category/adimen-lehiakorra/)

# Adimena eta Zaintza: Software generikoa VS software profesionala

2021eko maiatzaren 5a · Innguma · 2 min irakurtzeko

Bere helburua eta ahalmen teknologikoaren arteko ezberdintasunak bereiztuko ditugu (atzematea, ontzea eta barreiadura) horiek ulertzen baititugu adimen lehiakorra eta zaintza teknologikoaren software bat aukeratzeko gakotzat:  

-   **Helburua**

Lehenengo ezberdintasunetako bat erreminta propioaren helburuan dago, izan ere, erreminta generikoak **erabilera ez enpresarialera** bideratuta daude eta euren helburua feed-en eta alerten irakurle bat izatea da erabiltzaileentzako modu indibidualizatuan. “Freemium” zerbitzu batzuk dira, hau da, doako zerbitzuak baina funtzionalitate mugatuekin, handitzeko aukera izango dutenak kuota bat ordainduta.

Hemen garrantzitsua da azpimarratzea ALeko sistema bat arrakastatsua izateko UNE 166.002 eta 166.006 arauetan identifikatutako eta prozesua behar bezala egiten dela bermatzen duten fase guztiak eutsi behar dituela.

Aipatutako erremintek izaera jeneralista dute eta publiko zabalera bideratuta daude orokorrean, beraz ez dute UNE arauetara egokitzapenik eskaintzen. Gai honetan sortzen dira software jeneralista baten eta enpresen beharren arteko ezberdintasunik nagusienak.

Gainera, software jeneralistek ez dute **produktua** bezero enpresarialen beharretara **egokitzeko malgutasunik** izaten (patenteen jarraipena, araudiak…)

-   **Antzematea**

Software profesionala  edozein iturritik **informazioa antzemateko** **duen ahalmenagatik** nabarmendu behar da.

**Antzemateko agenteen** porfolioa **etengabeko eguneratzean egon behar da**, eta Datu base berezituetan informazioa identifikatzeko gai izan (argitalpen zientifikoetatik patenteak arte) web orriak edo sare sozialak, hala nola, YouTube, Twitter eta Facebook. Gai honetan dago software jeneralistetan gabezia handiena, izan ere, erreminta hauek batez ere **RSS Feed** edo **Google alertetan** oinarritzen dira.

RSS Feedek egunetik egunera jarraitzaile gutxiago dute, batez ere informazioa kontsumitzeko sare sozialen sarreraren ondorioz eta erabiltzaileek euren weba bisitatu eta trafikoa sorraraztea nahiago izatearen mantentze faltagatik.

-   **Ontzea**

Informazioaren ontzeari dagokionean, ia **erreminta guztiek uzten dute modu errazean praktikatzen** iragazki adimendunak aplikatuz, horiek benetan interesatzen zaigun informazioa helaraztea ahalbidetuko dute. Freemium tresnen edukiaren ontzea arinagoa izan daitekeen arren iragazi beharreko informazio kopurua txikiagoa delako, software profesionalak informazio kopuru handiak modu zehatzagoan tratatzea ahalbidetzen du duen egitura erraz eta antolatuagatik.

-   **Sakabanatzea**

Azkenik, Innguma bezalako tresnek irakurleek partekatzen duten biltegi bat daukate, zeinak informazioa oso modu zatituan eta zeharkakoan partekatzea ahalbidetzen dion konpainia guztiari (baita buletinen bitartez ere). Honek, era berean, talde lana errazten du eta sail eta proiektuen arteko gardentasuna.

Laburbilduz, kontuan hartu beharreko ondorio nagusiak jasotzen ditugu gure kasurako tresna bat ala bestea hobea den baloratzeko:

-   Tresna profesionala VS jeneralista.
-   Datuak antzematea agente anitzen bitartez VS RSS Feed + Google Alertsetara mugatua.
-   Arreta pertsonalizatuta VS harreman automatizatua (bots)
-   Software ebolutiboa eta beharretara egokitua VS Software jeneralista eta zurruna.
-   UNE Compliance VS ez Compliance.
-   Ezagutza kolaboratiboko BD VS biltegirik gabe
-   Buletin egokituak VS buletin generikoak
-   Sistemaren Kontrola eta jarraipena (KPIak) VS KPIrik gabe

Amaitzeko, tresna generikoak AL munduan negoziora bideratu gabe barneratzeko aukera ona direla azpimarratuko dugu, intereseko gaiak jarraitzea ahalbidetuko baitigute, baina azaleko modu batean eta ez oso teknikoan.  Enpresa mailan inplementatzea pentsatzen ari bazara, gure gomendioa beste tresna profesionalagoak aukeratzea da.  

INNGUMAren funtzionamendua ezagutzeko interesik baduzu ez izan inolako zalantzarik idazteko edo estekan [honetan](https://www.innguma.com/eu/demo/) demo bat dohainik eskatzeko.

- [Eskatu demo bat](https://www.innguma.com/eu/demo/)
- [Itzuli blogera](https://www.innguma.com/eu/blog/)

## Blogean gehiago

[Adimen lehiakorra Nola zain ditzaket nire lehiakideak modu eraginkorrean YouTuben? YouTube belaunaldi berriek gehien erabiltzen duten sare sozialetako bat da, mila milioi erabiltzailek baino gehiagok sortu eta kontsumitzen dute edukia… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/zelan-zaindu-ditzaket-nire-lehiakideak-modu-eraginkorrean-youtuben/)[Adimen lehiakorra Adimen lehiakorrean barneratu behar diren 3 kontzeptu nagusiak Asteazkena da jadanik eta Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleentzat ematen ari garen prestakuntza erdialdera iritsi da. Joerak ikasgaiko zati moduan,… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/adimen-lehiakorrean-barneratu-behar-diren-3-kontzeptu-nagusiak/)[Adimen lehiakorra 4 aholku Zentro Teknologikoetan adimen lehiakorreko sistematika bat ezartzeko Erronka eta proiektu berriekin betetako urtea hasi dugu eta INNGUMAn aktore esanguratsua izatea nahi dugu zentro teknologikoetako adimen lehiakorrean… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/4-aholku-zentro-teknologikoetan-inteligentzia-lehiakorreko-sistematika-bat-ezartzeko/)
