ZTAL-ari buruzko ezagutza

Gune honetan, Adimen Lehiakorrari eta Zaintzari buruzko ezagutza aurkituko duzu, tartean direla egunerokoan baliagarriak diren gomendioak eta sektoreko profesionalei egindako elkarrizketak ere bai.

Gabon zoriontsua eta 2018 zoragarria opa dizuegu!

2017 oso urte berezia izan da INNGUMArentzat. Gure identitatea aldatu dugu eta erreferentziazko AL erreminta bezala finkatu gara estatu mailan. Guzti hau INNGUMA Day egunean nabarmendu zen, zuei esker arrakasta handia izan baizen. Horregatik, bezero eta ez bezeroei eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen konfiantza mantentzen jarraitzeagatik. INNGUMAk egunero hazten den komunitate bat dauka, lehiakortasuna eta eboluzioa mantentzeko guztiz beharrezkoa dena. Ziur gaude 2018 urtea oraindik hobea izango dela, energiak berreskuratuta itzuliko baikara gure bezeroentzat lan egiteko prest.

Irakurri gehiago

INNGUMA, EFFRA proiektu europarretan presente

Atseginez jakinarazten dizugu MOU bat (Memorandum of Understanding) izenpetu berri dugula EFFRA elkartearekin, hau da, etorkizuneko lantegietako ikerketaren aldeko elkarte europarrarekin (European Factories of the Future Research Association). MOU horren helburua da INNGUMAren erabilera eskaintzea elkartearen babespean egiten ari diren I+G proiektuei, proiektu horien emaitzen ustiapena bultzatzeko. Akordio honekin, Europako Batzordeak Factories of the Future (FoF) programaren baitan finantzatutako proiektuek INNGUMAren lizentziak edukiko dituzte doan, proiektua garatzen ari den bitartean. 

Irakurri gehiago

Pasa den astean INNGUMA Day ospatu genuen, arrakasta handiarekin

Hilabete asko itxaron ondoren, pasa den ostegunean, azaroak 23, esperotako INNGUMA Day ospatu genuen, IK4-IDEKOk Elgoibarren dituen instalazioetan. Eguna erabat arrakastatsua izan zen, asistentziari dagokionez, aurreko egunetan libre zeuden plaza guztiak bete baitziren. Post honetan azalduko dizuegu nola joan zen eguna.

Irakurri gehiago

Gonbidatzen zaitugu gurekin ospatzera etapa berri baten hasiera, etorri INNGUMA DAY-ra

Datorren azaroaren 23an 9:00tan IK4-IDEKOren instalazioetan guretzat oso berezia den egun bat ospatuko dugu. INNGUMA DAY deitzea erabaki dugu. Izen aldaketarekin bat etorriz, nahi izan dugu doako jardunaldi bat antolatzea INNGUMA tresnaren inguruan, izan ere zuetako askok (izan bezeroak edo ez) eskatzen zeniguten zerbait da. Jardunaldi berriak lagunduko dizue tresnan sakontzen, eta egunez eguneko lana erraztuko dizueten trikimailuak ikasi ahal izango dituzue, lantzen ari garen garapen berriak zuzenean ezagutzearekin batera. Hori guztia bezero zareten zein ez zaretenontzat irekita.

Irakurri gehiago

Sektore-elkarteak Adimen Lehiakorraren abangoardian

INNGUMA abiarazi zenetik, hainbat izan dira gure softwarean konfiantza jarri duten sektore-elkarteak beren bazkideei Adimen Lehiakorreko zerbitzu profesional bat eskura jartzeko orduan. Elkarte horiek sektore oso desberdinetan aritzen dira. INNGUMArekin lanean hasi zen lehen elkartea AFM izan zen, makina-erremintako fabrikatzaileen elkarte espainiarra. Geroago, Euskadiko altzariaren klusterrak, HABICek, jarri zuen konfiantza INNGUMArengan. Azkenik, amaitu berri dugu INNGUMA euskarri duen Adimen Lehiakorreko unitate baten ezarpena INSTAGIn, Gipuzkoako instalatzaileen elkartean. Berriki, fabrikazio teknologien elkarte britainiarra ere INNGUMA familiara batu da.

Irakurri gehiago