Irudian ikusten dugun bezala, Adimen Lehiakorrak diseinu estrategikoa laguntzen du oinarrizko bere 3 zutabeak garatzen; erakarpen emozionala, egingarritasun teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa.
Erakarpen emozionala: Bezeroak erabakien erdigunean egotea eskatzen du, horrela bere inguruan gertatzen denarekin adi egon behar dugu. Bezeroen zaintza hiru elkarteren bitartez egin daiteke, sektoreko aldizkariak, aholkularitza handien txostenak edo organismo publikoen web orriak, hala nola, International Trade Administration eta ICEX. Era berean, kontsumo joeren zaintza egitea AECOC bezalako erakundeetatik ezinbestekoa da, izan ere, erabiltzaileek eskatzen digutenaren ideiak eta zehaztasunak lortuko ditugu.
Egingarritasun teknikoa: Lehiakidea zainduz, startups edo enpresa handiak, jaso dezakegun informazioa, ezinbestekoa da prozesu honi adimena emateko. Teknologia berriak Unibertsitate eta Zentro Teknologikoek zaindu ditzakete, World Scientific, Elsevier edo Science Direct bezalako aldizkari zientifikoetan, IEEE Xplore online liburutegietan edo sare sozial zientifikoetan ResearchGate. Bestalde, patenteak Espacenet edo Wipo atarien bitartez zaindu daitezke, zeina ezinbestekoa den azkenean produktu bat esplotatzeko.
Bideragarritasun ekonomikoa: Garatzen ari garen proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa garrantzitsua da. Aukerak identifikatzen ditu lehiaketa publikoak, transakzioak edo laguntza publikoak zainduz. Esparru honetan mundu mailan nabarmendu daitezkeen erakundeak hauek dira Kompass, DgMarket, Global tenders, Tendernews International edo USAOPPS. Europa mailan Tenders Electronic Daily nabarmenduko dugu.
Azterketa eta garapen honek guztiak erabakiak hartzen amaitu behar du. Adimen Lehiakorra eta “Design Thinking” bezalako diseinu metodologiak konbinatuz emaitza berritzaileak lortu daitezke, konpetentzia sortzaileak eta analitikoak konbinatzen baitira, egiazko informazioarekin. Honek errore marjina murriztea ahalbidetzen du eta abantaila lehiakorra hobetzea.
Hau guztia eta askoz gehiagoz hitz egiten jarraituko dugu otsailaren 18ko astean Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa Masterreko ikasleekin, Mondragon Unibertsitateak emana. Laster izango duzue formazio honen gaineko berritasun gehiago gure blogean eta LinkedIn orrian.
Automatizatu INNGUMArekin Adimen Lehiakorra eta Zaintza Teknologikoaren prozesu guztia diseinu prozesuan denbora aurrezteko. Badakigu hastea ez dela erraza, horregatik uzten dugu dohainik den demo bat hemen sakatuta.