Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Adimen Lehiakorraren inguruko 10 artikulu aktual eta interesgarriak

Duela gutxi idatzi genuen sarreran Adimen Lehiakorraren inguruko gure doktore-tesi gogokoenak zein diren aipatzen genizkizuen. Post berri honetan, zientzia eta dibulgazioaren arloan jarraituz, ALri buruzko artikulu zientifiko aktual eta interesgarrienekin bilduma bat egin nahi izan dugu.

Adimen lehiakorreko unitate bat ezartzeko orduan eragina duten faktoreak, bideratzaileak eta oztopoak: kasu-azterketak eta analisi kuantitatiboa: Artikulu honek erakunde batek AL unitate bat martxan jartzerako orduan aurkitzen dituen traba eta laguntza nagusiak aztertzen ditu. Azterketa ALko sei sistema ezartzeko esperientzian eta AL unitate bat ezartzeko prozesuan eragina duten 21 faktoreren analisi kuantitatiboan oinarritzen da.

A Competitive Intelligence solution to predict competitor action using K-modes algorithm and rough set theory: Artikulu honek  ALan jartzen du arreta, enpresa bat inguratzen duen ingurune lehiakorraren ikuspegitik. ALren gainean aurkitu ditzakegun artikulu zientifiko gehienek ez bezala, normalean ikuspegi teorikotik heltzen baitiote gaiari, artikulu honek aspektu praktikoari erreparatzen dio, erabakia hartu behar duen pertsonan jarriaz arreta, lehiakidearen ekintzak aurreikusi eta aurreratzeko helburuz.

CIRA: A Competitive Intelligence Reference Architecture for Dynamic Solutions: Paper honek erreferentziazko arkitektura generiko bat definitzen du AL sistemetarako. Artikuluak AL sistemei buruzko publikazio desberdinak aztertzen ditu eta, tresna batek izan ditzakeen funtzioak bildu eta gero, aukera guztiak barnebiltzen dituen arkitektura generiko bat proposatzen du.

Faktore kritikoak aurre-hartze adimen estrategiko eta kolektiboan: Inteligencia Competitiva aldizkariak argitaratutako artikuluan (portugesez) adimen-proiektu batean era negatiboan eragiten duten faktoreak aztertzen dira, eta identifikatutako faktoreen zerrenda multzokatu bat definitzen da.

Zaintza teknologiko eta adimen lehiakorreko  unitate baten diseinua eta ezarpena: Artikulu honek Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorreko sistema (UVITIC) aurkezten du, Txileko Tarapacá unibertsitatean diseinatua eta ezarria izan zena. Ekimenaren helburua Txileko Arica erregioko ETEk (Enpresa Txiki eta Ertainak) pairatzen duten produkzio-geldialdia  gainditzen laguntzea da.

Leveraging patent landscape analysis and IP competitive intelligence for competitive advantage: Paper honek ALaren eremua Jabego Intelektualaren ikuspegitik aztertzen du eta AL JIarekin lotutako arriskuak identifikatu, patente-zorroaren benchmark bat egin, lehiakideak monitorizatu eta teknologia berrien merkaturatzea aurresateko erabilgarria nola izan daitekeen aztertzen du.

Adimen Lehiakorraren erabilera Espainiako farmazia-sektoreko kolaborazio-prozesuetan: Artikulu honek farmazia-enpresek Adimen Lehiakorreko prozesuei elkarlanetarako ematen dieten erabilera aztertzen du. Azterketa 186 farmazia-enpresekin egin da eta enpresek AL tresnak elkarlanerako erabiltzen dituztela baieztatzen da, besteak beste partnerrak aurkitu, informazioa partekatu, finantzazioa bilatu edo berrikuntza-proiektuak aurrera eramateko.

Adimen Ekosistema: adimen ingurune baten sorrera garapen ekonomikorako: Artikulu honetan garapen ekonomikoa helburu izango duen Adimen Ekosistema bat ezartzeko behar diren alderdi nagusiak deskribatzen dira. AL modelo bat definitzen du, zeinetan aktore eta interes-talde desberdinak dauden balioa sortzerako orduan paper garrantzitsua jokatzen dutenak. Horiek sortutako ezagutza jarri daiteke erabakiak hartuko dituzten pertsonen eskura.

Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorreko (ZT / AL) funtzio eta produktuak zein web bidezko beren ezarpena ebaluatzeko metodologia: Nahiz eta tresna asko dagoen AL lanak aurrera eramateko, egun ez dago metodologiarik tresnen funtzioak ebaluatzeko. Artikulu honek metodologia bat proposatzen du ZT/AL web plataforma batek era objektiboan eskaintzen dituen funtzioak ebaluatzeko, adierazle batzuk erabiliz eta AL ziklo osoa kontuan hartuz.

Theoretical aspects of the information and knowledge engineering: Paper honetan Informazioaren Ingeniaritzaren, Ezagutzaren Ingeniaritzaren eta Adimen Lehiakor Estrategikoaren  kontzeptu teorikoak aurkezten dira. Artikuluak errebisio bat egiten du eremu horietan dagoen literaturaren inguruan, egindako lanetik eratorritako hainbat ondoriorekin amaitzeko.

 

Artikulu horiek zure interesekoak badira eta Adimen Lehiakorrari buruzko artikulu gehiago aurkitu nahi badituzu, non aurkitu intereseko informazioa Adimen Lehiakorraren inguruan postean bilduma bat aurkituko duzue gure informazio-iturri gogokoenekin.

Adimen Lehiakorra zirraragarri bazaizu, ez baduzu haren inguruan irakurtzera  mugatu nahi soilik eta zure erakundean ezarri nahi baduzu, ez ezazu zalantzarik egin eta jarri gurekin harremanetan. Lagundu egingo dizugu zure zalantzak argitzen eta nahi baduzu gure INTELUSITE software profesionala probatu ahal izango duzu doan demo bat eskatuz.