Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Adimen Lehiakorraren inguruko gure doktore-tesi gogokoenak

Adimen Lehiakorraren definizio desberdinen inguruan egin genuen post-ean esaten genuen moduan, ALren mundua berri samarra da eta ez dago definizio bakar bat jardueraren inguruan. Beraz, aipagai dugun esparruak, ikertu eta estudiatzeko asko dauka oraindik. Post honetan ALren inguruan egindako tesi batzuk bildu nahi izan ditugu, eta interesgarrienak iruditu zaizkigunek zeren gainean diharduten azalduko dugu.

Adimen Lehiakorraren inguruko gure doktore-tesi gogokoenak

Adimen Lehiakorreko (AL) eredu baten definizio eta diseinua enpresa-erabaki estrategikoak hartzeko prozesua optimizatzeko. Arrakastarako faktore kritikoak identifikatzea nazio mailako aditu-sarearekin kontrastea eginez.

Doktore-tesi honek Adimen Lehiakorraren ikuspegi globala ematen du enpresa baten estrategia-eremuko erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko tresna gisa. AL eredu bat diseinatzen du zaintzako faktore kritikoak definitzetik abiatuta, ondoren enpresa-ingurunean sortu daitezkeen aukera eta mehatxuak identifikatzeko.

Adimen Lehiakorra Enpresa Txiki eta Ertainetan berrikuntza egiteko: gakoak identifikatzea

Tesi honek industria sektoreko Enpresa Txiki eta Ertainen ezaugarriak aztertzen ditu berrikuntza lehiarako estrategia gisa ulertuz. Zentzu horretan, Adimen Lehiakorra berrikuntzarako oinarrizkoa eta estrategikoa den tresna gisa aztertzen du. Tesian Enpresa Txiki eta Ertainen behar eta ezaugarriei gehien egokitzen zaizkien AL sistemak identifikatzen dira. Gainera, enpresek AL sistema bat ezartzeko gakotzat jotzen dituzten arloak eta faktore garrantzitsuenak, AL sistema eraginkorra berrikuntzarako izan dadin.

Zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorra ikerketa erakunde baten I+G+I-aren kudeaketa sistemako tresna-gako gisa

Tesi hau ikerketa-erakunde baten testuinguruan garatua izan da. Adimen Lehiakorra informazioa kudeatu eta erakundearen I+G+i-aren kudeaketan eragiteko tresna gisa aztertzen du. Lehenik eta behin ALren inguruan dagoen literatura berrikusten du, eta gaur egun erakundeek ZT/AL sistemei ematen dieten erabileraren inguruko deskribapen bat egiten du. Bestalde, tesian, zentro teknologiko batean AL sistema baten ezarpena aurrera nola eraman den azaltzen da. Azkenik, ontzat ematen dira tesiaren hasierako hipotesiak, ikerketa erakunde baten I+G+i-aren kudeaketa sistemarako AL oinarri-oinarrizko kontua dela ondorioztatuz.

Adimen ikuskaritza: metodo bat lehia eta antolakuntzarako sistema adimendunak diagnostikatzeko

 

Tesi honek ikuspuntu global batetik erakunde bateko Adimen Lehiakorreko sistemen diagnostiko bat egiteko adimen ikuskaritza metodo bat definitzen du. Ikuskaritza metodoak erakundeek antolakuntza eremuarekin eta kanpoaldearekin dituzten hartu-emanetan jartzen du arreta; eta erakundeen errealitatean esku hartzea ahalbidetzen du beren izaera eta ALko dinamika hobetu eta bikaintasunera bultzatuz. Metodoaren malgutasunaren ondorioz, tesiak metodoa edozein erakunde motatan aplikatu daitekeela ondorioztatzen du, AL sistemari ematen zaion aplikazioa dena delakoa izanda ere.

Adimen Lehiakorra eta industria jardueraren arteko harremana bioteknologia eta telekomunikazioen industrietan

Tesi honetan adimen lehiakorraren kontzeptua aztertzen da, eta ALren inguruko praktika onenen adierazleak ikertzen dira. Tesian ikerketarako sei hipotesi proposatzen dira, eta horien artean, tesian gakoa den ikerketak ALaren erabilerak enpresa-jardueran duen eragin positibo eta esanguratsua aztertzen du, izan ere, erakundeen berrikuntza konpetentzia eta etengabeko hobekuntzaren bitarteko aldagai bezala jarduten du. Azterlanak ikerketa enpiriko bat egiten du eta proposatutako hipotesiak kontrastatzen ditu, amaieran egiturazko eredu batzuk garatuz definitutako hipotesi bakoitzarentzat.

Jarraian, zure interesekoak izan daitezkeen Adimen Lehiakorrarekin lotutako beste tesi interesgarri batzuk erakusten dizkizuegu:

ALaren eremuan ekimen bat martxan jartzen ari bazara eta laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan. Era berean, INNGUMA bezalako software profesional bat frogatu dezakezu doan demo bat eskatuz.