Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Adimen Lehiakorrean barneratu behar diren 3 kontzeptu nagusiak

Asteazkena da jadanik eta Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleentzat ematen ari garen formazioa erdialdera iritsi da. Tendentziak ikasgaiko zati moduan, ulertu dugu Adimen Lehiakorra bere identifikazioa modu antolatuan eta praktikoan ahalbidetzen duen sistema bat dela, bere identifikazioan eta dibulgazioan askoz efizienteagoa izaten laguntzen baitu. Amaitzeko, informazio honek erabaki estrategikoak hartzeko agertokiak planteatzeko edo roadmapak garatzeko balio du.

Adimen Lehiakorrean barneratu behar diren 3 kontzeptu nagusiak

Post honekin AL eta ZT prozesuetan barneratu behar diren 3 kontzeptu nagusiak bildu nahi dizkizuegu:

  • Adimen Lehiakorra ez da berria, beti egon da eta denok praktikatzen dugu gure bizitzetan era batean ala bestean. Praktika profesionalera eramateak ondo egituratutako eta modu etikoan praktikatuko den zaintza sistematikoa ezartzea eskatzen du.
  • Garrantzitsua da ulertzea zergatik den AL ezberdina enpresa bakoitzean. Tamaina, eskainitako baliabideak edo negozio ereduak Zaintzako faktoreak kasu bakoitzean ezberdinak izatea eragiten du. ZFK hauek zorrotz definitu eta zaindu behar dituzte erakundeko ekipoek, espezialistak direnak bere sektorean eta inor baino hobeto ezagutzen dituzte gai teknikoak eta negozioaren estrategia.
  • Adimen eta Zaintza sistema bat ezartzeak baliabideak eskaintzea eskatzen du, batez ere giza baliabideak eta proiektu hauen heldutasuna ez da urtebete edo bian iristen (enpresa bakoitzaren ezaugarrien arabera). Gainera, ROI kalkulatzea ZTAL esparruan konplexua da, nahiz eta metrika eta helburu neurgarriak ezartzeak lagundu egingo digun praktikatzearen irabaziak baloratzen. Informazioaren bilaketan gure efizientzia hobetzen duen praktika bat bezala ikustea eta denbora aurreztea ahalbidetzen diguna garrantzitsua da barne salmentarako.

Gure ikuspuntutik, 3 kontzeptu hauek garrantzitsuak dira AL sistema bat aktibatzeko erakundearen barruan.  

Adimen Lehiakorraren gainean gehiago ikasten jarraitzeko, irakurri ezazue laster argitaratuko dugun elkarrizketa, bertan Mondragon Unibertsitateko irakasleekin hitz egingo dugu eta AL eta Diseinu Estrategikoa zelan bateratu daitezkeen hausnartuko dugu, hala nola, diseinu faseak, hauek baitira Adimen Lehiakorreko eta Zaintza Teknologikoko garrantzitsuenak.