Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Adimen Lehiakorreko software bat aukeratzeko 7 gako

Sarritan entzuten dugu softwareak erakundeen Adimen Lehiakorreko Sisteman bigarren mailako zeregin bat duela. Nahiz eta garbi egon ALko Sistema batek estrategia egoki bat, pertsona egokiak, erakundearen dinamiketara moldatutako prozesu bat eta jarduera bultzatzen duten lidergo eta baliabideak eduki behar dituela azpian berme gisa, softwareak ere funtsezko zeregina dauka. Software on edo txar bat aukeratzea funtsezkoa izan daiteke proiektuaren arrakastarako edo porroterako.

Adimen Lehiakorreko software bat aukeratzeko 7 gako

Artikulu honetan gure prozesua bultzatzeko tresna bat aukeratzeko une zailari aurre egiteko kontuan hartu beharko ditugun gakoak emango dizkizugu, gure ezagutzaren eta esperientziaren arabera:

Premietara egokitzea

Software bat bikaina izan daiteke, baina ez erakundeak behar duena. Horregatik, garrantzitsua da irtenbideak analizatzen hasi aurretik pentsatzea zer premia edukiko diren. Hala, ikusiko dugunak ez gaitu eragingo.

Interesgarria izan daiteke zehaztapenen plegu bat idaztea (edo baldintzen plegu bat), baloratzen ari garen tresna bakoitza plegu horrekin kontrastatzeko eta erabakia hartzean inpartzialagoa izateko.

Ibilbidea eta epe luzeko iraunkortasuna

Erakunde batek ere ez du nahi tresna bat aukeratu eta handik gutxira aldatu behar izatea. Horregatik, baloratu behar dugu nor dagoen hartuko dugun irtenbidearen atzean, zer baliabide dituen eta zer ibilbide egin duen orain arte.

Gaur egun ohikoa da izaera teknologikoko start-upak etengabe sortzea, baina ALko software on bat garatzeko ez da nahikoa programatzen jakitearekin, ALaren prozesua sakon ezagutu ere egin behar da (UNE 166.006 araua ere bai), jakiteko zer funtzionaltasun diren gakoak eta prozesua azkartu eta erabiltzaileen bizitza erraztu ditzaketen funtzionaltasunak ezagutzeko.

Bilakaera eta eguneraketak

Aurrekoari lotuta, bizirik dauden eta teknologia berrietara eta informazioa kontsumitzeko ohituretara egokitu daitezkeen tresnak bilatu behar dira. Atzera begiratzen badugu, ALko tresnek ez daukate batere zerikusirik duela 5 urtekoekin. Kontua da Internet nabarmen aldatu dela eta plataforma, datu base, bilaketa motor eta sare sozial berriak sortu direla. Era berean, datozen urteetan aldaketa berriak gertatuko dira eta, seguru asko, ez dugu nahi izango gure tresna aurrera ez egitea eta aldaketa horietara ez moldatzea.

Prezioa

Garbi dago prezioa dela tresna bat aukeratzeko funtsezko beste faktore bat, batez ere diru gutxi baldin badaukagu. Gerta daiteke gure eskakizun guztiei sobera erantzuten dieten tresnak aurkitzea, baina tresna horien prezioa, agian, ahal dugunaren gainetik dago.  Ohikoa da tresnek bertsio desberdinak edukitzea premia desberdinetara egokitzeko (edo hainbat irizpideren arabera eskalagarriak izatea ere bai); beraz, kasu horietan ere, gure premiak sakon aztertzeak asko lagunduko digu prezioa behar bezala dimentsionatzen.

Gure informazio iturriekiko konektibitatea

Gure erakundean ordainpeko informazio iturriren batera harpidetuta baldin bagaude, gure ALko tresnak iturri horrekin komunikatzeko aukera eduki beharko luke bere inputak ALko prozesuan txertatzeko. Gaur egun ia ez dago mugapen teknikorik horrelako txertaketak egiteko, beraz, ez litzakete oztopoa izan behar.

Erabiltzen erraza

Oso indartsua izan arren intutiboki erabiltzen ez den edo erabiltzaileen ohituretan aldaketa handiak eskatzen dituen tresna bat edukitzea arazoa izan daiteke. Horregatik, tresna erabiltzen erraza den objektiboki baloratu ez ezik etorkizuneko erabiltzaileei galdetu beharko genieke ea zer espero duten edo zer premia duten. Gainera, ideala litzateke erabiltzaile horiek tresna probatzeko tarte bat edukitzea, tresnaren funtzionamendua eta funtzionaltasunak ezagutzeko.

Eskuragarritasuna

Aurretik esan dugunez, informazioa kontsumitzeko ohiturak aldatu egin dira azken urteetan (lehenengo PCekin, gero tabletekin eta azkenean smartphoneekin) eta aldatzen jarraituko dute etorkizunean. Aukeratzen dugun tresna ezin da aldaketa horietatik aparte egon, eta egokitu egin behar da erabiltzailearen esperientziarik hoberena eskaintzeko, gailu desberdinetan eta edozein tokitatik.

 

INNGUMAren edozein bertsio ezagutu nahi baduzu eta nola funtzionatzen duen probatu nahi baduzu, demo bat eskatu dezakezu eta hilabete batean demoa doan erabili. Gainera, Adimen Lehiakorreko tresnen gainean edo INNGUMAren gainean zalantzaren bat baldin baduzu, helarazi ahal diguzu gurekin harremanetan jarrita.