Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Adimen lehiakorrera hurbiltzeko jardunaldia Debagoienan

Bihar, otsailak 18, Adimen Lehiakorrari zabalkundea emateko jardunaldi batean parte hartuko dugu Arrasaten. Jardunaldia Debagoieneko Mankomunitateak antolatzen du Foru Aldundiaren sentsibilizazio programari esker. Jardunaldia Adimen Lehiakorrean lehen pausoak ematen ari den edo eman nahi dituen eta gaian interesa izan dezaketen enpresei zuzenduta dago.

 Adimen lehiakorrera hurbiltzeko jardunaldia Debagoienan

Jardunaldiaren helburua Adimen Lehiakorrak enpresei eskaintzen dizkien abantailak ezagutzea da, benetako kasuetan sakonduz eta erraminten ereduak ezagutuz.

Gure lankide diren Ander Azkarate eta Jon Nuñez-ek Adimen Lehiakorrera eta Zaintza Teknologikora sarrera eskainiko diote entzuleei, benetako kasuak aurkeztuko dituzte eta, azkenik, INNGUMA erramintaren erabiltze eredu bat erakutsiko dute.

Jardunaldiaren egitaraua ondorengo estekan kontsultatu daiteke eta interesik izanez gero, esteka honetan eman dezakezue izena.

Data: otsailak 18, osteguna

Iraupena: 09:00-13:00

Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea, Nafarroa Etorbidea 17, 2º solairua (Udalaitz gela), Arrasate-Mondragón

Jardunaldia doakoa da Gipuzkoako foru aldundiari esker