Adimen turistikoa duen sistema bat inplementatzeko 3 pausoak

Data

Kategoria

Turismoak goranzko joera dauka eta bere hazkundea eredu jasangarriago eta adimenduago baterantz bideratzen ari da azken hamarkadan modu esponentzialean.  Aste honetan FITUR azoka, turismo arloan erreferentziazkoa, ospatuko da Madrilen. Datuek argi esaten dute guztia, urte honetako azokak partehartze marka guztiak hautsi ditu, 10.190 enpresa erakusketari izango dira, 140.120 profesional eta 165 herrialde/eskualdetik etorritako 110.860 bisitari.

Urtarrilaren 21eko astelehenean, Turismo Berrikuntzako V. argazkia inauguratu zen, bertan gobernuko presidenteak Turismo jasangarriaren garrantzia azpimarratu zuen 2030ari begira.  Estrategia hau gobernuak autonomia elkarteekin batera garatuko duen ibilbide orria da, eta sektorearekin erlazionatutako eragile sozialek eta ekonomikoek ere parte hartuko dute. Ibilbide orri honek 5 ardatz ditu, euren artean Adimen Turistikoa, eta esparru honetan Adimen Lehiakorreko softwareak ezinbesteko balioa ematen dute UNE 178501 bezalako araudiak eskuratzeko, AENORek auditatutako DTI kudeaketa Sistema.

Azpimarratu beharra dago gure bezeroa den Visit Benidorm lehen helmuga turistikoa izendatu dutela. Segittur-ek (Teknologia Turistikoak eta Berrikuntzaren Kudeaketaren Estatu mailako Sozietate Merkantila) jarraitu beharreko eredua bezala nabarmendu du bere  blogean.

Hauek dira azpimarratzen ditugun oinarrizko 3 pausoak zure eskualde edo herrialdean adimen turistikoa duen sistema bat hastea edo inplementatzea pentsatzen ari bazara:

1- Identifikatu eta jarraitu DTI Sarea eta Segittur bezalako agente interesgarriak. Lagundu egingo dizute finantzazio lerroak aurkitzen, beste profesional batzuekin konektatuko zaituzte horrela lankideen sarea hobetzeko aukera emanez eta gainera I+G+b, garapena, marketin eta komunikazio edo kultura arloko informazio garrantzitsura hurbilduko zaituzte.
Era berean, ez ahaztu zure elkarte autonomoan sortzen diren programa berriak, elkarteak edo sareak zaintzea, lagundu egingo baitizute sistemaren garapenean. Adibide bat emateagatik DTI CV Sarea dago (Balentziako Komunitateko Adimendun Turismoaren Sarea).

2- Sartu konfiantzazko bazkide bat. Badakigu hasierak gogorrak direla, horregatik Turismoko sistema adimenduetan espezializatutako profesionalen aholkua bilatzea arrakastara bideratuko zaituen erabakia izango da.

Prozesu hauetan Adimen Turistikoa bezalako enpresek balio handia ematen dute, izan ere, helmugen lehiakortasuna indartzera dedikatzen baitira Adimendun Hazkuntza europarreko Proiektuen garapenaren bitartez, RED.ES eta EDUSI.

3- Exekutatu, neurtu, hartu erabakiak eta optimizatu. Aurreko puntuak pentsatu badituzu garrantzitsuena falta zaizu, planifikatutakoa exekutatzen hastea. Garatzen hasi zaitezkeen lehenengo ekintza batzuk aipatzeagatik buletinak azpimarratuko ditugu, joera orokorrak eta lokalak identifikatzea, publiko objektiboaren segmentazioa edo produktuak eta zerbitzuak merkatuaren behar, joera eta eskaeretara egokitzea. 

INNGUMAtik Turismo Adimendun eredu bat garatzearen alde apustua egiten jarraituko dugu eta Udalak, elkarteak eta Autonomia Elkarteak laguntzen Adimen Lehiakorreko unitateak hedatzeko lanean.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.