Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Akapol-ek, erreferentea itsasgarrien fabrikazioan, INNGUMArengan jarri du konfiantza bere zaintza teknologikorako

INNGUMAk nazioartean duen presentzia handitzen jarraitzen du, Argentinako bezero industrial berri bati esker. Akapol itsasgarrien fabrikatzaile eta komertzializatzaileak erabaki du INNGUMArekin egitea bere negozioaren zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorraren garapena. Sektorean ibilbide luzea duen Akapol, Argentinako itsasgarri fabrikatzaile handienetako bat da eta izen handiko 12 marka produzitu eta banatzen ditu.

Akapol-ek, erreferentea itsasgarrien fabrikazioan, INNGUMArengan jarri du konfiantza bere zaintza teknologikorako

Hasi zenetik, Akapolek misio garbia izan du: itsasgarriak erabiliz etxeko lanak egiten dituzten pertsonei soluzio praktikoak eskainiko dizkien produktuak garatzea. Indargune nagusia, bere markek erabiltzaileen artean hartu duten ospea eta izen ona dira. Nabarmentzekoa da beraien produktuak merkatuko liderrak direla lehiatzen diren segmentuetan, nazioarteko kalitate estandarrak mantenduz.

Bere DNA berritzailearen ezaugarri gisa, Akapolek etorkizunari begira darrai, erabiltzaileei soluzio hobeak eskaintzen jarraitzeko. Horretarako INNGUMA erabiltzea erabaki dute, zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorrerako software moduan. Horrek ahalbidetuko die funtsezko informazioa eskuartean izatea beraien negozioaren garapenari eragingo dieten gaien inguruan, besteen artean patenteen kudeaketa, marken zaintza eta negozioaren garapenean eragingo duten aldaketa sozioekonomikoak.

Gure partnerra den Bimind, berrikuntza eta estrategien kudeaketan espezialista den enpresa, arduratu da Akapolen bide laguna izateaz sistemaren ezarpena eta zaintza zein adimen gaitasunak garatzeko prozesuan, INNGUMA softwarea soluzio gisa erabiliz.

INNGUMAk nazioarteko merkatuetan hazten jarraitzen du garatu duen partner sareari esker. Adimen lehiakorra eta zaintza teknologikorako softwarea eskuratzea baloratzen ari zaren enpresa baldin bazara, edo merkatuan dauden aukera desberdinak ezagutu nahi badituzu, ez egin zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan lotura honen bidez doako demo bat eskuratzeko.