Gonbidatzen zaitugu gurekin ospatzera etapa berri baten hasiera, etorri INNGUMA DAY-ra

Data

Kategoria

Datorren azaroaren 23an 9:00tan IK4-IDEKOren instalazioetan guretzat oso berezia den egun bat ospatuko dugu. INNGUMA DAY deitzea erabaki dugu. Izen aldaketarekin bat etorriz, nahi izan dugu doako jardunaldi bat antolatzea INNGUMA tresnaren inguruan, izan ere zuetako askok (izan bezeroak edo ez) eskatzen zeniguten zerbait da. Jardunaldi berriak lagunduko dizue tresnan sakontzen, eta egunez eguneko lana erraztuko dizueten trikimailuak ikasi ahal izango dituzue, lantzen ari garen garapen berriak zuzenean ezagutzearekin batera. Hori guztia bezero zareten zein ez zaretenontzat irekita.

Dakizuenez, dela oso gutxi ekin diogu etapa berri bati (izen aldaketa barne!) eta gustatuko litzaiguke zuekin ospatzea, gure tresnak urtetik urtera hobera egin dezan ahalbidetu duzuen erabiltzaileokin. Horregatik gonbidatu nahi zaituztegu gure etxera etortzera, zuzenean erakutsi diezazkizuegun INNGUMAren erabilera onenak, eta baita analistaren bizitza errazten duten trikimailu txiki horiek ere.

Urte honetan, izen aldaketarekin eta formazioaren aldeko apustu garbi batekin batera, erabiltzailearen esperientzia hobetuko duten funtzionaltasunak garatzen egin nahi dugu lana. Aurkeztuko dizkizuegu azken urtean zehar garatzen joan garen nobedadeak, hitz egingo dugu softwarearen munduko joerez eta esango dizuegu gure ustez nolakoa behar luken izan ALko tresna definitiboak.

Bestalde, ikasiko duzue INNGUMA erabiltzen praktikatik abiatuta. Demo bat egingo dugu beroketa gisara eta jarraian bere trikimailu guztiak ikasiko ditugu 3 lantegi praktikoren bitartez, honako gaien inguruan: merkatuaren adimena, adimen teknologikoa eta ingurune lehiakorraren zaintza.

Jardunaldiarekin amaitzeko, INNGUMAren etorkizunaz hitz egingo dizuegu. Aukera ezin hobea iruditzen zaigu tresnaren inguruan duzuen iritzia ezagutzeko eta entzuteko zuen ustetan zein den izan behar duen eboluzioa datorren urtean.

INNGUMAren bezero izan gabe etorri nahi duzuenoi, opari emango dizuegu 3 hilabeterako BASIC lizentzia bat.

Garrantzitsua da etorriko zareten guztiok zuen ordenagailu eramangarria ekartzea lantegiak zuzenean egin ahal izateko.

Parte hartu nahi baduzu, ez duzu gurekin kontaktuan jartzea besterik eta zure lekua gordeta izango duzu azaroaren 23rako. Plaza kopuru mugatua egongo da.

 

Lekua: IK4-IDEKO, Arriaga Kalea, 2-E / 20870 Elgoibar (Gipuzkoa) T. (34) 943 748 000

Data: Azaroak 23

Ordutegia: 09:00 – 13:00 (Kafea barne)

Modalitatea: aurrez aurrekoa

Prezioa: doan

Hizkuntza: gaztelania

Garrantzitsua! Etorriko diren guztiek ekarri beharko dute beren ordenagailu eramangarria.

 

 

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.