Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Ikas ezazu Zaintza Teknologikorako unitate bat martxan jartzen gure Adimen Lehiakorreko goi mailako kurtsoarekin

Oraindik ez dakizu zein diren Zaintza Teknologikoak zure negoziorako dituen abantailak? Ez dakizu zein pausu eman behar diren zure enpresan Adimen Lehiakorreko unitate bat martxan jartzeko?    

Ikas ezazu Zaintza Teknologikorako unitate bat martxan jartzen gure Adimen Lehiakorreko goi mailako kurtsoarekin

Zalantza horiek argitzeko helburuz, azaroaren 23 eta 24an egingo da Donostian gure Adimen Lehiakorreko goi mailako kurtsoaren bigarren edizioa, INNGUMAk Gipuzkoako Bazkundearekin batera abiarazitako formazio ekimena.

Kurtsoaren helburua da bertan parte hartzen duten guztiek ALren gaineko ezagutza trinkoa eskuratzea, horrela, gai izango dira eremu horretako ekimen desberdinak gidatzeko beraien erakundeetan. Kurtsoak gako guztiak eskaintzen ditu zure AL-eko unitateak arrakasata izan dezan, eta gai izan dadin egoera errealei aurre egiteko. Horrez gain, aukera emango dizu ezagutzeko zein onura eta abantaila dituen zure negozioarentzat Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorreko lanak egiteak. Hori guztia gaian adituak diren pertsonen ezagutzen eskutik.

Gainera, parte hartzaile guztiek izango dute INNGUMA Adimen Lehiakorreko softwarearen urtebeterako doako lizentzia. Urte horretan zehar frogatu ahal izango dituzte tresnaren aukera guztiak, inolako mugarik gabe.

Ez ezazu galdu aukera 15 urte baino gehiagoz erakunde desberdinetan Adimen Lehiakorreko unitateak martxan jartzen diarduen taldearen ezagutza eta eskarmentua jasotzeko.

 

Kurtsoaren datuak:

Lekua: Gipuzkoako Bazkundea, Tolosa etorbidea 75, 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

Data: 23ko azaroaren 24 eta 2016.

Ordua: 9:00-13:00 eta 14:00-17:30 (bazkaria barne)

Prezioa: 710€ (INTELSUTEren urtebeteko lizentzia barne)(Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza ebatzi zain).

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi duten horiek, korreo bat idatzi dezakete Gipuzkoako Bazkundera bikain@camaragipuzkoa.com helbidean.

Hurrengo PDFan kurtsoari buruzko informazioa aurkitu dezakezu.

Adimen Lehiakorreko goi mailako kurtsoaren bigarren edizioa