Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

INNGUMA, Adimen Lehiakorreko softwarea 100 milioira heldu da

Beijingeko Jauregiaren Museoak, hiri debekatua bezala ezaguna, 100 milioi bisitari jaso ditu 2012tik. Horrek INNGUMA eta Adimen Lehiakorrarekin zein zerikusi duen galdetuko duzue, izan ere itxura batean ez dirudi harremanik dutenik. Hala ere, Jauregiko bisitari kopurua eta Inngumak urte hauetan prozesatu duen alerta kopurua modu beretsuan hazten ari dira. Datozen egun hauetan 100 milioi zenbakidun alerta prozesatuko dugu eta modu berezian ospatzea erabaki dugu.  

INNGUMA, Adimen Lehiakorreko softwarea 100 milioira heldu da

Duela 10 urte baino gehiago jaio ginenetik, Adimen Lehiakorreko espezialista hoberenen konfiantza izateko zortea izan dugu eta baita erreferentzia izatekoa ere osasuna, energia, makina-erreminta, elikadura edo zibersegurtasuna bezala arlo anitzetan. Zaintzako espezialisten hurbil egoteak eta bezeroen beharrak entzuteak ahalbidetu digu software eskalagarri, zeharkakoa eta negozio ezberdinetara erraz egokitzekoa garatzea. Softwarearen garapen teknologikoaren alde egiten dugun apustuak zenbaki hauek bikoizteko aukera emango digu gure partner eta bezeroen sarearen laguntzari esker.

Hazten jarraitzen dugu gure bezeroen eta euren konfiantzaren eskutik, zurekin ere haztea nahiko genuke. Albistean sakontzeko jakinmina dutenentzako lotura hau jarraitu dezakezue.

Adi egon hurrengo egunotan.