Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

INNGUMA, EFFRA proiektu europarretan presente

Atseginez jakinarazten dizugu MOU bat (Memorandum of Understanding) izenpetu berri dugula EFFRA elkartearekin, hau da, etorkizuneko lantegietako ikerketaren aldeko elkarte europarrarekin (European Factories of the Future Research Association). MOU horren helburua da INNGUMAren erabilera eskaintzea elkartearen babespean egiten ari diren I+G proiektuei, proiektu horien emaitzen ustiapena bultzatzeko. Akordio honekin, Europako Batzordeak Factories of the Future (FoF) programaren baitan finantzatutako proiektuek INNGUMAren lizentziak edukiko dituzte doan, proiektua garatzen ari den bitartean. 

INNGUMA, EFFRA proiektu europarretan presente

Proiektu bakoitzari emango zaion erabilera lizentzia bakoitza INNGUMA BUSINESS bertsiokoa izango da. Hala, proiektu bakoitzak analistak edukiko ditu proiektu bakoitzaren zaintza faktore kritikoen barruan identifikatutako informazioa atzitzeko, analizatzeko, iragazteko eta zabaltzeko. Proiektuko kide diren enpresa, zentro, unibertsitate eta elkarteetako parte hartzaileek kontsumitu dezakete informazio estrategiko hori, erabakiak hartzeko.

 

Erabilera lizentzia proiektuak irauten duen denbora guztian egongo da indarrean, eta proiektuetan lortu ditzaketen garapenak ustiatzeko lanak erraztera bideratuko da. Era berean, erabiltzaileak trebatuko ditugu online prestakuntza saioen bitartez, INNGUMAren ahalmen guztiaz baliatu ahal izateko.

 

Beste batzuetan esan dizuegun moduan, IK4-IDEKOn urteak daramatzagu INNGUMA erabiltzen, gu partaide gareneko proiektu europarrak ustiatzeko jarduerak bultzatzeko. Adimen Lehiakorra erabiliz, teknologia berrien merkatura iristeko denbora murriztu dezakegu, puntako teknologian egingo diren aldaketei aurrea hartu, teknologia bat patentatzeko prozesua azkartu, merkatuaren ezaugarriak hobeto ezagutu eta horrela garapenen gaitasunak  moldatu, edo emaitza bakoitzari probetxu ateratzeko negozio eredurik hoberenak antzeman.

 

Gure esperientzian oinarrituta, Adimen Lehiakorrak emaitza bikainak eskaini ohi ditu honelako proiektuen barruan, eta akordio honen bitartez proiektu gehiagotara iritsi nahi dugu jarduera honekin.


Jakin nahi baduzu nola lagundu zaitzaketen ALk eta INNGUMA moduko tresna batek zure I+G proiektuak hobeto gauzatzen eta emaitza hobeak lortzen, gurekin jarri harremanetan, nahi baduzu.  Gainera, INNGUMAren moduko ALko software profesional bat doan probatu dezakezu, demo bat eskatuta.