INNGUMA eguneratu egingo da bi agente berrirekin: Reminder eta Search Wizard

Data

Kategoria

Zuetako batzuk badakizuen moduan, azken urtean zehar anbizio handiko garapen-plan bat eraman dugu aurrera INNGUMA beste maila batera eramateko. INNGUMA Day-ra joan zinetenok aukera izan zenueten zuzenean ezagutzeko lan honetatik guztitik sortuko diren nobedadeak. Gutxika-gutxika joan gara abiarazten eta gaur garrantzitsuenetako bi aurkeztu nahi dizkizuegu: Reminder eta Search Wizard agente berriak.

Search Wizard-ek Search Engines zaharra ordezkatuko du, hainbat nobedaderekin eta egonkortasun gehiagorekin. INNGUMA konektatu dugu datu base nagusiekin zein esparru desberdinetako bilaketa motoreekin (albisteak, patenteak, zientzia-artikuluak, multimedia, etab.) bertako eduki guztiak erabiltzaileei ekartzeko. Gainera, orain arteko gure prozedura aldatuz, agente berriak teknologia berriak erabiltzen ditu, eta horrek egonkortasun handiagoa eskaintzen du, beste abantaila batzuekin batera: emaitzak prebisualizatzea edo operadore eta taxonomiak erabiltzea.

Bestalde, Reminder agentea daukagu, oroigarri modura funtzionatzen duena, erabiltzaileari ahalbidetuz abisu periodikoak sortzea orrialde jakinak bisita ditzan.

Ezin dizuegu gehiago kontatu bide honetatik, baina agente berriak zuzenean ezagutu eta probatu nahi badituzue, ez duzue INNGUMAren demo bat eskatzea besterik, eta tresna erabili ahal izango duzue doan hilabetez. Gainera, gurekin harremanetan jarri ahal izango zarete INNGUMAren edo Adimen Lehiakorraren inguruko edozein zalantza argitzeko.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.