Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

INNGUMA, funtsezko aliatua I+G+b-a kudeatzeko sistemak egiaztatzeko

IK4-IDEKO zentro teknologikoak UNE 166.002 arauaren araberako egiaztagiria eskuratu du berriki, zeinak I+G+b-a kudeatzeko duen sistemaren kalitatea egiaztatzen duen. INNGUMAk funtsezko zeregina edukiko du egiaztagiri hori lortzeko prozesuan. Kontua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren zentro teknologiko guztiek 2020an bete behar dituzten baldintzetako bat dela egiaztagiri hori.

INNGUMA, funtsezko aliatua I+G+b-a kudeatzeko sistemak egiaztatzeko

Zaintza teknologikorako dugun tresna izan da ikerketa erakundeak diseinatutako adimen sistema sortzeko funtsezko klabeetako bat, eta hala aitortu dute IK4-IDEKOren eredua egiaztatu duten ikuskatzaileek egiaztapenaren prozesuan.

INNGUMAk zaintza teknologikoaren funtsezko faktoreen fluxurako euskarria eskaini dio zentro teknologikoari, eta erakundearen barruko sistematika eta kudeaketa definitzen eta informazioa eskuratzen, bahetzen, gordetzen eta banatzen ere lagundu dio.

Lehia inguruneak monitorizatzeko eta ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako prozesuak optimizatzeko gaitasuna dauka, eta horien moduko prestazioekin gure plataformak ahaleginak industria ehunaren benetako premietara bideratzen lagundu dio IK4-IDEKOri.

Zentroa INNGUMAn oinarritu da lehia ingurunearen hainbat eremu monitorizatzeko, hala nola bikaintasun teknologikoa, jabego industriala, garapen zientifiko-teknologikoak, mugimendu makroekonomikoak eta erreferentziako sektoreen eskakizunak, bai eta bere roadmap teknologikoak garatzeko ere.

Egiaztagiriak, zeinarekin IK4-IDEKOk I+G+b-aren prozesu operatiboen hainbat alderdi definitu ahal izan baitu –esaterako, ideien kudeaketa, proiektuen garapena eta emaitzen babesa eta ustiapena–, erakundearen kudeaketa eta gardetasun ereduaren sendotasuna berresten du.

Kudeaketa ereduek ikuspegi estrategikoa dutela, helburu zehatzak lortzea aurreikusten dutela, nahiko baliabideak dituztela eta zaintza teknologikorako tresna bat dutela berresteko balio du UNE 166.002 egiaztagiriak lortzeak; beraz, egiaztagiri hori eskuratu nahi duten zentroek INNGUMAn aurkituko dute aliatu bikain bat.