Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

INNGUMA, funtsezko pieza FOCUS Proiektuan

FOCUS proiektuaren helburuak dira clustering metodo bat garatzea eta babestea PPP FoF proiektuen (Europako Batzordeak H2020 testuinguruan finantzatzen dituenak) emaitzak ustiatzeko azterketa.

INNGUMA, funtsezko pieza FOCUS Proiektuan

Metodo hori ezarriko da jarraian zerrendatzen ditugun eremuen behaketa eta azterketaren bitartez:

  • 4DMZ
  • Robotics
  • Clean Factory
  • High precision machining
  • Maintenance &Support
  • Additive Manufacturing

INNGUMA bi fase ezberdinetan erabili da FOCUS proiektuan:

  • INNGUMA erabili dugu kluster bakoitzean Zaintza Teknologikoa aktibatzeko. Zaintza Teknologikoaren helburua da klusterrean parte hartzen duten bazkide guztiek kontzientzia hartzea teknologiaren gaur egungo egoeraz, eta etengabe eguneratuta egon daitezela, garapenetik harago. Gainera, Zaintza Teknologikoak etengabe eman dizkio berriak Europako manufaktura industriari, FoFaren etorkizuneko lehentasunak formulatzen aritu den bitartean (klusterreko maila handiko adituen laguntzarekin). Horretarako aldi berean oinarritu da identifikatutako negozioaren joeretan eta merkatuaren etorkizunean. INNGUMAi esker, kluster bakoitzeko adituek bide-orri bat osatu dute ondoen sailkatuta dauden FoFaren etorkizuneko gaiekin. Zaintza Teknologikoa eskuragarri dago audientzia publikorentzat eta hemen ikusi daiteke: https://focus.innguma.es/ 1000 sarrera baino gehiago argitaratu dira (artikuluak, doktore-tesiak, proiektu europarrak, merkatuaren joerak, teknologiak, etab...)

 

  • INNGUMA funtsezko tresna gisa aukeratua izan da Europako I+G proiektu baten ustiagarritasunaren ebaluazioan zehar aplikatua izateko. INNGUMA EXPLOITTen parte da, metodologia berezi bat I+G proiektu europarrak laguntzen dituena estrategia eta ekintzak bultzatzera etorkizunean ustiaketa industrial eraginkorra izango duten teknologien garapena doitu eta proiektuetan sortutako emaitzak aprobetxatzeko.