Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

INNGUMA, TransDi Foroaren lehen edizioan

Otsailaren 21ean TransDi Foroaren lehen edizioa egingo da, GAIA Klusterrak antolatuta, eta INNGUMAk stand bat edukiko du bertan, Erakusketa Gunean. Kutxabankek Vitoria-Gasteizen duen egoitzan egingo da ekitaldia. 

INNGUMA, TransDi Foroaren lehen edizioan

 Ekitaldiaren helburua da jardunbide egokiak erakustea eta negozio aukerak konektatzea, industriari, lurraldeari eta gizarteari adimen sistemak eskaintzen dizkioten negozio soluzioak garatzen ari diren euskal enpresa txiki eta ertainen artean.. Parte hartzaileek zehaztasunez ezagutu ahal izango dituzte emaitza berriak eman dituzten eta negozio eta lankidetza aukerak izan daitezkeen eraldaketa digitaleko esperientziak.

 TransDi Foroak, halaber, Zibersegurtasuneko Euskal Zentro berriak Euskadiko industriei eskaintzen dizkien aukerak proiektatuko ditu, kontzeptu horiek gure ingurunean duten aplikazioaren adibideekin batera.

 TransDi Foroaren amaieran, bertaratuek Erakusketa Gunean dauden ICTA Sektoreko enpresekin hitz egin ahal izango dute. Hauek dira enpresa horiek: BINARY SOUL, S. COOP; DERTEN SISTEMAS, SA; HISPAVISTA, SL; IK4 RESEARCH ALLIANCE; NEXTEL, SA; SERIKAT CONSULTORÍA E INFORMÁTICA, SA; TECH FOR SOCIETY, SL – ITCONS

Hitzordura joateko asmoa baduzu eta INNGUMA bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, hau da zure aukera. IK4 Research Allianceren standean aurkituko gaituzu. INNGUMAko lantaldeak erakusketa bat egingo dizu, eta tresnak nola funtzionatzen duen ikusi ahal izango duzu eta tresnaren gainean dituzun zalantza guztiak argitu, momentuan bertan. 

Kongresuak irauten duen bitartean eta kongresua amaitutakoan ere gure standean egongo gara, gure tresna interesatzen zaienei tresnaren ezaugarriak azaltzen eta haientzat tresnaren demoak egiten zuzenean.

Joaterik ez badaukazu eta INNGUMA ezagutzeko interesa baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke eta doako demo bat eskatu 30 egunerako.

GAIAri buruz
ICTA sektorea edo, beste era batera esanda, Ezagutza eta Teknologia Aplikatuko Industrien sektorea ordezkatzen duen enpresa elkartea da GAIA Klusterra. GAIA eta AVIC enpresek bat egin ondoren sortu zen, 2017ko ekainean, eta bere helburua nagusia da enpresa barruko eta enpresen arteko aliantzak dinamizatzea, enpresetan, administrazioetan eta gizartean Eraldaketa Digitala bizkortzera bideratuta. Bazkide dituen 280 enpresek ia 5.000 miloi euro fakturatzen dituzte batera, kopuru horren %42 nazioarteko merkatuetan fakturatuta, eta 19.200 laguni baino gehiagori ematen diote enplegua.