INNGUMAk informazioa biltzen du PRECOM proiektu europearreko bazkideentzat17

Data

Kategoria

Adimen Lehiakorreko eta Zaintza Teknologikoko tresna da INNGUMA, eta lagungarria da PreCoM proiektu europarra gauzatzen ari diren nazioarteko 17 bazkiderentzat informazioa lortzeko, gordetzeko eta banatzeko.

Proiektua iaz jarri zen martxan, eta Europar Batasunaren finantzaketa jasotzen du, Horizon 2020 programaren baitan. Linneaus Universityk gidatzen du, eta ekimenaren helburua da mantentze lan prediktiborako plataforma bat garatzea, industria enpresek euren makineriaren eraginkortasuna handitzeko aukera izan dezaten. Eraginkortasun igoera hau datuen analisi adimendunean oinarritzen da, eta matxurek eragindako gorabeherak gutxitzea eta fabrikazio prozesuetan lehengai gutxiago kontsumitzea bilatzen du. Plataforma makinen osagaiei aplikatuko zaie (erreduktoreak, fresa ardatzak, pieza buruen ardatzak, artezketa ardatzak edo motor linealak, besteak beste).

Partnerren artean makina-erremintaren sektoreko enpresak daude; hala nola Danobat Overbeck edo Soraluze, bai eta analitika industrialeko soluzioen arloan diharduten enpresak ere (Savvy, kasu).

INNGUMAK proiektu honi egiten dion ekarpen nagusia da, hain zuzen, bereziki industria fabrikazioaren arloan sortzen diren patente eta teknologia berriei buruzko informazioaren bila dabiltzan Europako 6 herrialdetako 17 partnerrei I+Garen kudeaketan laguntzea.

Proiektu honetarako INNGUMA dagoeneko gauzatzen ari den Adimen Lehiakorreko eta Zaintza Teknologikoko funtzioaz gainera, bada bien arteko paralelismo interesgarri bat: hasiera batean, informazioa eta datuak eskuratu eta identifikatzen dira (Big data), datu horien interpretazioan hainbat teknologia aplikatzeko; esaterako, adimen artifiziala, kasu batzuetan produkzio prozesuak hobetzeko helburuarekin, eta INNGUMAren kasuan, berrikuntza estrategikorako prozesuak hobetzeko.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.