Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

INNGUMAren sakelako aplikazioaren abantailak

Egun, eta gaurko negozioen arloan, informazio-kritikoaren inguruko beharrak edozein unetan sortu daitezke: zure lantokitik kanpora zaudenean, bidaiatzen, edo baita oinez zoazen bitartean ere, ordenagailua eskura izan gabe. Aldiz, arraroa da gure smartphone edo tableta gainean izan gabe egotea. INNGUMAren sakelakorako aplikazioak ahalbidetuko dizu zure kontura sartzea edozein lekutatik eta behar duzuen unean bertan. 

INNGUMAren sakelako aplikazioaren abantailak

Sekula ez da horren erraza izan zure interesekoak diren berrien gainean egotea, eta horien edukiak zure lankideekin partekatzea. INNGUMAren sakelakorako aplikazioari esker, zure ohartarazpenak nahi duzun une eta tokian kontsultatu ahal izango dituzu, azkar eta erraz. INNGUMAren sakelako app-ak zure esku-ahurretik plataformara sartzea ahalbidetuko dizu.

INNGUMAren app-ak eraman egiten ditu web interfazean egiten diren ekintzak sakelakoaren eremura, besteak beste ohartarazpenak irakurtzea, argitaratzea, etiketatzea, eduki osora sartzea, itzultzea edo beste erabiltzaile batzuekin partekatzea.

Bestalde, INNGUMAren Business bertsioa baldin baduzu, irakurle bezala jo dezakezu zure liburutegian gordeta duzun informaziora, berau irakurtzera. Gainera, sakelako aplikazioan egiten dituzun ekintza guztiak denbora errealean sinkronizatuko dira INNGUMAren mahaigaineko bertsioarekin.

Oraindik ez baduzu eskuratu INNGUMAren sakelako aplikazioa, ez ezazu zalantzarik egin, eta deskargatu ezazu! Aplikazioa erabilgarri dago Android edo iPhone sakelakoentzat. Androiden instalatzeko jo ezazu Google Playra zure mugikorretik edo egin klik hemen PCtik.iPhone/iPad dispositiboetarako, aldiz, sartu App Storera sakelakotik, edo egin klik hemen PCtik.

Gainerakoan, zure enpresaren Adimen Lehiakorreko jarduera orain abiaraztekotan bazara eta laguntza behar baduzu, ez ezazu zalantzarik egin eta eta jarri gurekin harremanetan. Era berean, INNGUMA moduko software profesional bat probatu dezakezu doan, demo bat eskatuz.