Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

INTELSUITE orain INNGUMA da

Hiru urte pasa dira INTELSUITE gure adimen lehiakorreko softwarea jaio zenetik eta denbora tarte horretan eduki dugun hazkundeak gure espektatibak gainditu ditu.

Gure tresna barruan erabiltzeko jaio zen, zaintza teknologikoan genituen ahalmenak hobetzeko, baina laster ohartu ginen enpresa eremurako sistema bat ere izan zitekeela, lehiakideen analisirako, berrikuntza bultzatzeko edo negozioa garatzeko. 

INTELSUITE orain INNGUMA da

Tresnaren bizitzako lehen urte hauek igaro ondoren eta denbora horretan 3.000 erabiltzaile baino gehiagoko oinarria lortu eta gero, bide berri bati ekiten eta eboluzioaren aldeko apustua egiten uzten digun heldutasuna daukagu orain.

Hori dela eta, INTELSUITEk bizitza ziklo berri bati ekin dio, non hainbat eraldaketa aurreikusten diren, hala nola erabiltzailearen esperientzia hobetzea eta prestakuntzaren aldeko apustu sendoa egitea. Baina, zalantzarik gabe, gure izenaren aldaketa da fase honen ezaugarririk garrantzitsuenetako bat.

Hasi dugun kapitulu berri honek zerikusi handia dauka gure berezko izaerarekin, eta arrazoi horregatik gure adimen lehiakorreko softwareak INNGUMA izena hartuko du.

Tresna honekin lortu dugun dimentsio berriak beste izen bat merezi du, "inteligencia" eta "suite" (aplikazio multzoa) kontzeptu generikoen baturatik haratago joanda, eta horregatik gure etorkizuneko proiekzioa bermatuko duen izendapen berri bat bilatu dugu.

Gainera, INNGUMA euskarazko hitza da eta  “tximeleta” esan nahi du. Beraz, izaki bizidun polit bat adierazteaz gain, euskal teknologiarekin eta Euskadiko zentro teknologiko batek, IK4-IDEKOk berrikuntzaren aldeko apustuaren emaitza gisa garatu den tresna baten jatorri geografikoarekin egiten dugu lotura.

Hazten jarraitzeko erronka dugu aurrean eta hori lortzeko funtsezkoa da etapa berri honetan ere zure konfiantza edukitzea.

Hasteko, garbi daukagu hasi dugun bidaia hau aukerez beteta dagoela eta gure lehen konpasetan eduki genuen ilusio berberarekin ekin diogu.

Eskerrik asko abentura honetan gure ondoan egoteagatik.