Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

KONIKER, UNE 166006 arauaren ziurtagiria eskuratu duen lehen enpresetako bat

KONIKER KOOP. E. irabazi asmorik gabeko I+G enpresa unitatea da, erabilera publikokoa izendatua, eta Konformatua eta muntaia prozesuekin erlazionatutako ikerketa eta teknologia berrien garapenean espezializatua. KONIKERen enpresa bazkideak Fagor Arrasate, Mondragon Assembly eta Mondragon Korporazioa dira, eurentzako garatu eta transferitzen du teknologia.

KONIKER, UNE 166006 arauaren ziurtagiria eskuratu duen lehen enpresetako bat

2002an sortu zen aurreko guztien I+G proiektuei erantzun koordinatua emateko eta konformatua, muntaketa, makinaria eta erremintetan dauden sinergiak aprobetxatzeko helburuarekin. KONIKER Agente Zientifiko Teknologiko bezala izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak eta Euskal sareko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako kidea da.

KONIKERrek hasieratik erabaki zuen bere eta bere enpresa bazkideen I+G propioa bultzatzea. Baina berritzeko, ez da nahikoa baliabideak eskaintzearekin, beharrezkoa da enpresako arlo ezberdinekin modu koordinatu, sistematiko eta koherentean egitea berrikuntza. Gauzak horrela, ez zen soilik ziurtagiria UNE 166002 arauaren arabera bilatu, estatu mailan lehenenengoetakoa izatea ere planteatu zen UNE 166006 Zaintza Teknologiko edo Adimen Lehiakorreko ziurtagiri hau eskuratzen 2009an.

Une horretatik aurrera KONIKERrek Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorreko sistema hobetzen lan egin du eta bere esperientzia eskaintzen AENOReko I+G+b arauen hobekuntza eta garapenerako.

2018an, eta urtebete baino gehiagoko lanaren ostean, 166006:2018 arau berria argitaratu eta KONIKERreko Zaintza eta Adimen sistemak AENOReko arauaren berrikuspen berriko ziurtagiria eskuratu du.    

Arau berri horrek KONIKERri ISO arauen maila altuko egiturarekin bat egitea ahalbidetu dio, I+G+bko kudeaketako 166002k jadanik egina zuen, eta horrek KONIKERrek duen Kudeaketa Bateratuko Sistemaren (KBS)  inplementazio bateratua eta eraginkorragoa erraztu egin du, izan ere, aurretik  166002, 166006 eta 9001 arauen ziurtagiriak zeuzkan.

Zaintza eta Adimen unitate bat sortzeko interesik baduzu, INNGUMAk sareko informazioa monitorizatzeko gai den software bat eskaintzen dizu, araudien jarraipenetik hasi eta patente eta sare sozialen zaintzara artekoa, hau da, konpainiaren informazio estrategikoa egituratuago eta kontrolatuago egongo da.

INNGUMAtik KONIKERrek urte hauetan guztietan gure softwarean izandako konfiantza eskertu nahi dugu.