Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Monitorizatu zure jarduera; INNGUMA arduratuko da gainerakoaz

Lehiaketari izen hau jartzea erabaki genuen, INNGUNMAk sarean dagoen informazio guztia monitorizatu dezakeelako eta INNGUMA erabiltzen hasten zarenean zure jarduera monitorizatzeaz eta osasuntsu egoteaz baino ez zarelako arduratu beharko.

Monitorizatu zure jarduera; INNGUMA arduratuko da gainerakoaz

Lehiaketa VISIO 2018 konferentziaren baitan antolatu du INNGUMAk, Adimen Lehiakorra eta Zaintza Teknologikoa halako ezaugarriak dituen software bat probatzeko aukerarik eduki ez duten enpresei hurbiltzeko eta INNGUMAren laguntzarekin beren ingurunea modu sistematizatuagoan monitorizatzen jarraitzeko pilula metodologikoak eskaintzeko.

Badakigu ALko sistema batek estrategia egokia eduki behar duela oinarrian, softwarea aukeratzen den unetik antolaketa, lidergo eta baliabideen kudeaketarako dinamikak ezartzen diren uneraino. Hori dena oker garatzen bada, zaintza sistema bat ezartzeko proiektuak huts egin lezake eta garrantzitsua da INNGUMA moduko plataforma bat edukitzea, hainbat sektoreren zaintzan esperientzia duen plataforma baita.

Horregatik erabaki dugu sustapen hau abiaraztea, enpresek ALko eta ZTko software baten funtzionamendua ezagutu eta ematen duen balioa ikusteko aukera eduki dezaten, eta INNGUMA moduko plataforma bat erabiltzeak beren erakundeari balio handia eman ahal diola ulertu dezaten. Lehiaketaren funtzionamendua erraza da, esteka honetan sartu eta demoa eskatu baino ez da egin behar. Softwarerako sarbidea eskuratu ondoren, erabaki behar duzu zer monitorizatu nahi duzun, eta zure Zaintzako Faktore Kritikoak eta gehien interesatzen zaizuna zaintzeko erabiliko dituzun Informazio iturriak ezarri. Bukatzeko, eta 2018/11/22a baino lehen, lehiaketan parte hartzeko aldia egun horretan bukatuko baita, buletin bat bidali beharko da bildutako informaziorekin marketing@innguma.com posta elektronikoko helbidera. Azkenean, 5 buletin hoberenak izango dira lehiaketaren irabazleak, eta irabazle izateagatik Xiaomi Mi Band 3 erloju bat eskuratuko dute, zeinarekin beren jarduera fisikoa monitorizatu ahal izango duten.

INNGUMA hobeto ezagutu nahi duten guztiak, jakin dezatela VISIO ekitaldian egongo garela, Bilbon, azaroaren 15 eta 16an.

Orain, has gaitezen denok monitorizatzen!