Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Ohiko 6 galdera Adimen Lehiakorraren inguruan

Adimen Lehiakorra gero eta jarduera zabalduago eta aitortuagoa bada ere, jende asko dago oraindik ezagutzen ez duena, edo zalantzak sortzen dizkiona. Post honetan saiatuko gara egin ohi dizkiguten galderei erantzuna ematen.

Ohiko 6 galdera Adimen Lehiakorraren inguruan

1. Zer da Adimen Lehiakorra?

 Idatzi genuen horren gaineko post bat, baina ez dago soberan argitzea: AL prozesu etiko, sistematiko eta elkarlanean oinarriturikoa da, tresna zehatzek euskarritzen dutena. Tresna horiek gai dira ingurune lehiakorraren gaineko informazio garrantzitsua eskuratu, aztertu, zabaldu eta interpretatzeko, eta horren guztiaren emaitza erakunde bateko arduradunei transmititzen zaie, erabakiak hartzeko testuinguru egokia sortze aldera.

Baliteke definizio horrek konplexutasun handiegia izatea publiko batzuentzako, horregatik, askotan jotzen dugu Michael Porter guruaren honako definiziora: “Adimen Lehiakorra da informazio egokia pertsona egokiari ematea, eta, eman ere, une egokian, erabaki egokia hartzeko”.

 

2. Nork egin dezake AL?

 Puntu honetan, erantzuna erraza da: EDONORK. Adimen Lehiakorraren ardatza da erakunde baten ingurunearen gaineko informazioa erakartzea; beraz, bere onurak probestu ditzake edozein enpresa, organismo, elkarte, edo administrazio publikok eta, zergatik ez, baita autonomo batek ere. Horiek guztiek dituzte lehiakideak edo hornitzaileak, teknologia bat interesatzen zaiena eta eragiten diena, beraien intereseko sektore batzuk, etab...

Noski, inolaz ere ez dugu esaten mundu guztiak era berean antolatu behar duela bere AL; bakoitzak ikusi behar du non ematen dizkion mozkinak, eta bere baliabideen araberako dimentsioa eman behar dio.

 

3. Adimen Lehiakorra garestia da?

 Honetan ere argiak izan behar gara erantzunean: EZ!Zer ulertzen dugu garestia diogunean? RAEk kasu honekin bat datozen 2 definizio ematen ditu:

“Prezio altua duena edo diru asko kostatzen dena” AL-ak diru asko kostatzen du? Ez du zertan. Behin baino gehiagotan esan dugun moduan, bakoitzak aurkitu behar du AL egiteko bere modua, eskura dituen baliabideetara egokituta. Norbaitek uste badu AL garestia dela, edo jarduerari dimentsio handiegia eman dio, edo efizientzia baxua izaten ari da.

“Prezio altua duena, antzeko ondasunekin alderatuz” AL enpresan ematen diren beste prozesu batzuk baino garestiagoa da? Ez du zertan. Organizazioetan ematen diren beste prozesu batzuk, kalitatearen edo giza baliabideen kudeaketak adibidez, AL-k baino askoz gastu handiagoa izaten dute. Esan dugun bezala, dena lotuta egongo da jarduerari ematen diogun dimentsioarekin...

 

4. Neurtu daiteke Adimen Lehiakorraren inbertsioaren itzulkina (ROI)?

 Eztabaida piztu dezakeela jakinik ere, ausartzen gara BAIETZ erantzutera. Jakina neurtu daitekeela. Beste edozein jarduerarena bezala. Arazoa da ez dela existitzen formula unibertsal bat edozein kasutan aplikatu daitekeena. Proiektu bakoitzak eskatzen du non jasotzen diren AL jardueraren mozkinak (bai aukerak sortzeko orduan eta baita efizientziaren hobekuntzan ere) eta aspektu horiek neurtu. Hasiera batean zaila dirudi, baina gure helburuak ondo definituta eta dimentsio egokia emanda baditugu, askoz errazagoa da. AL-ren ROI-ari buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzue post honetan.

 

5.  Ordaindu beharreko tresna baten beharra daukat AL egiteko?

 Kasu honetan, eta gure interes aurka jota ere, erantzuna argia da: EZ. Tresna profesionalek lagundu egiten dute AL jarduera sistematizatu eta indartzen, eskainitako denbora murriztu egiten da eta efizientzia hobetzen; baina ez dira ezinbestekoak. Asko dira beraien AL tresna aske eta doakoetan oinarritu dutenak arrakasta handiarekin. Hemen gakoa da, askotan esan dugun bezala, erakundearen beharretara ondoen egokitzen den tresna aukeratzea.

 

6.  Kanpora atera dezaket AL jarduera?

 Kasu honetan, erantzuna da AGIAN. Zeren araberakoa den? Beti bezala, organizazioaren behar eta baliabideen araberakoa. Pertsonen gaitasunen araberakoa. Dagoen urgentziaren araberakoa. Bi artikulu hauek idatzi genituen AL erakundetik kanpora ateratzearen abantaila eta desabantailak aztertuz:

 

7 razones para externalizar la sistemática de Inteligencia Competitiva

7 razones para NO externalizar la inteligencia competitiva

 

Zure enpresan Adimen Lehiakorreko jarduera bat martxan jarriko baduzu eta laguntza behar baduzu, edo besterik gabe hemen erantzun gabe geratu diren galdera gehiago badituzu, jarri gurekin harremanetan  eta lagunduko dizugu. Era berean, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan demo bat eskatuz.