Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Patenteen kudeaketa eta Adimen Lehiakorra (I)

Laguntza handia eman diezaieke erakundeei Jabetza Intelektualaren zaintza txertatzeak Adimen Lehiakorreko sisteman. Arrazoi horregatik, atal desberdinak dituen artikulu-sail bat prestatu dugu, azaltzeko aipatutako praktikak zein onura ekarri ditzakeen zure enpresara. Babeserako modalitate desberdinen artean (diseinuak, markak, erregistroak…), patente eta erabilera ereduetan jarri dugu arreta enpresaren know-how teknologikoan duten garrantzia eta beren bizitza-zikloen kudeaketak duen konplexutasuna medio.

 Alde batetik, hitz egingo dugu enpresaren jabetzakoak diren eta dagoeneko existitzen diren patente eta erabilera ereduen zorroaren kudeaketa administratiboaren gainean. Hau da, bizitza-zikloen kontrolari buruz arituko gara patente bakoitzaren egoeraren eta bere eremu geografikoen bitartez; dagokion estatu-agentziaren aurrean eskatzen diren unetik bere ustiapen esklusiborako eskubidea amaitu eta publiko izatera pasatzen diren arte. Prozesu horrek gehienez ere 20 urte irauten ditu patente-familien kasuan eta 10 urte erabilera ereduenean. Prozesu konplexua da, bai patentearen bizitzan zehar dagoen fase aniztasunarengatik, eta baita jarraitu ditzakeen bide desberdinengatik ere, enpresaren beraren eta ebaluazio-agentzien erabakien ondorioz, edo baita eskubidea eta lehentasuna eskatzen den estatuaren berezitasunek eraginda. Gai honetan sakontzen jarraituko dugu hurrengo artikuluan.

 

Bestalde, hitz egingo dugu erakunde edo enpresaren beraren lehiarako jardute-eremuarekin zerikusia duten patenteen zaintza teknologikoari buruz. Kudeaketa eremu horrek, nagusiki, bi helburu ditu. Lehenik eta behin enpresaren eremu teknologikoak une horretan duen egoeraren gaineko ezagutzak eskuratzea; dagoeneko argitaratu diren patenteen bilaketa eta analisiarekin lotuta (oraindik indarrean egon daitezkeenak edo ez). Eta bigarrenik, lehiakideen zaintza beren garapen teknologikoen, jardute-merkatuen eta ezagutzaren babeserako dituzten estrategien inguruan. Horretaz guztiaz arituko gara sail honetako hirugarren post-ean.

 

INNGUMA prestatuta dago jarduera honek eskatzen dituen zereginei aurre egiteko. Urteetako eskarmentua dugu gure garatzaile eta analisten jabetza intelektuala kudeatzen. Hasi nahi baduzu tresna profesional bat erabiltzen zure patenteen kudeaketa eta zaintzarako, eska ezazu demo bat gaur eta 30 egunetan zehar probatu ahal izango duzu.