Sektore-elkarteak Adimen Lehiakorraren abangoardian

Data

Kategoria

INNGUMA abiarazi zenetik, hainbat izan dira gure softwarean konfiantza jarri duten sektore-elkarteak beren bazkideei Adimen Lehiakorreko zerbitzu profesional bat eskura jartzeko orduan. Elkarte horiek sektore oso desberdinetan aritzen dira. INNGUMArekin lanean hasi zen lehen elkartea AFM izan zen, makina-erremintako fabrikatzaileen elkarte espainiarra. Geroago, Euskadiko altzariaren klusterrak, HABICek, jarri zuen konfiantza INNGUMArengan. Azkenik, amaitu berri dugu INNGUMA euskarri duen Adimen Lehiakorreko unitate baten ezarpena INSTAGIn, Gipuzkoako instalatzaileen elkartean. Berriki, fabrikazio teknologien elkarte britainiarra ere INNGUMA familiara batu da.

Elkarte horietako bakoitzak aukera desberdinen alde egin du INNGUMAren eskaintzaren baitan, beren bazkideek dituzten beharren arabera. INSTAGIk, 500 bazkide baino gehiago dituen elkarteak, bere hedapen guztian exekutatu du COMPETE metodologia AL sistemak ezartzeko. COMPETE IK4-IDEKOk garatu eta erregistratutako metodologia da. Horrela, bere bazkideen beharren diagnostiko baten ondotik, alderdi garrantzitsuak edo zaintzako faktore kritikoak (ZFK) identifikatu ziren, INNGUMAren bidez monitorizatu beharrekoak. Behin horiek identifikatuta bazkideekin elkarlanean, identifikatu ahal izan zen sistema honen euskarria izango zen analista taldea. Azkenik, aipatu sistema jasango zuen AL plataforma pertsonalizatu zen, kategoria eta erabiltzaile-profil desberdinak definituz azken horien informazio-beharren arabera. Gaur egun, INSTAGI bere bazkideentzat zuzendutako lehen albiste-buletin pertsonalizatuen hasiera fasean aurkitzen da.

 Euskadiko altzarien klusterra ere INNGUMArekin hasi zen bere AL sistema instalatzen, eta INSTAGIk emandako pausu berak jarraitu zituen atari berri bat eduki ahal izateko bere bazkideak sektoreko berritasunak jaso ditzaten. Era berean, HABICen atariak hainbat pertsonalizazio ditu bere bazkideek eskatutakoak, eta horrek desberdin egiten du INSTAGIren atariarengandik. Desberdintasun printzipala, edo gutxienez nabarmenena, honakoa da: INSTAGIren ataria soilik bere bazkideen eskura dagoen bitartean, HABICenak zati publiko bat dauka, edonork kontsultatu dezakeena. Gainera, ezaugarri horiek dituen edozein atarik bezala, badu atal bat soilik HABICen bazkideek erabili dezaketena.

 Desberdina izan zen AFMren kasua. Makina-erremintako fabrikatzaileen elkarte espainiarrak bazuen Adimen Lehiakorreko sistema bat, baina INNGUMAn ikusi zuen behar zuen tresna notizia garrantzitsuenak hobeto harrapatzeko. Horrela, sistema berri bat ezarri behar izan gabe, lizentzia bat erosi zuten dagoeneko identifikatuta zituzten informazio-iturrien monitorizazioa hobetzeko. Modu horretan, beraien sistema INNGUMArekin sinkronizatuz, lortu dute hobetzea dagoeneko egiaztatutako ibilbidea zuen AL sistema bat.

 Ikusi dezakezuen bezala, INNGUMA tresna ideala da bere bazkideei AL zerbitzua eskaini nahi dien edozein elkarterentzat. Dauden bertsio desberdinei eta pertsonalizazio aukerei esker, egon daitezkeen behar desberdinekin bat egiten du.

 Elkarteren bateko edo beste era bateko erakunde baten kide bazara eta aholkua behar baduzu AL jarduera bat martxan jartzearen inguruan, gurekin jarri zaitezke harremanetan. Era berean, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan, demo bat eskatuz.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.