Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

UNE 166002 araudia Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ)

Urteak daramatzagu energiaren sektoreko adituei entzuten ekoizpen modu iraunkorrago berriez, gaur egun herrialderik "garatuenetan" dugun neurrigabeko kontsumoaz edo energia hau gordetzeko ditugun moduez hitz egiten.

UNE 166002 araudia Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ)

Hain zuzen ere, energi biltegiraketaren sektorean ahalegintzen ari da Energia Alternatiboen Ikerketa Kooperatiboko Zentroa-CIC energiGUNe Fundazioa, zeinak nazioarteko programa zientifikoan lidergo zeregina betetzea baitu misio nagusitzat. Batez ere, materialen eta sistemen gaineko oinarrizko ikerketak egiten ditu, biltegiratze aplikazioetara bideratuta, eta bere helburuetako bat da eremu horretako ezagutza sortzea ondoren euskal enpresei transferitzeko. Konbentzimendu sendo horrekin, zentroak erabaki du INNGUMAk eskaintzen dion laguntzaz baliatzea, ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako dituen prozesuak optimizatzeko eta nazioarteko panoraman aitzindaria izaten jarraitzeko.

Adimen Lehiakorreko eta Zaintza Teknologikoko sistemaren laguntzarekin, euskal zentroak UNE 166002:2014 araudia beteko du, eta horrek egiaztatuko du I+G+b alorra kudeatzeko duen sistema kalitatekoa dela. Era berean, egiaztagiri hori lortuta zentroak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak (ZTBES) ezarritako eskakizunak bete ahal izango ditu, Raquel Ferretek eta Beatriz Corralek, Negozio Garapeneko lantaldeko kideek, adierazi dutenez.

Beste alderdi batzuen artean, INNGUMAk I+G+b alorraren kudeaketari lotutako prozesuetan, hau da, ideiak sortzen diren unetik emaitzak ustiatzen diren unera arteko prozesuetan duen sendotasuna berresten lagundu dio CIC energiGUNEri. Egiaztagiria lortu eta gero, baieztatu da kudeaketa ereduak ikuspegi estrategikoarekin eginda daudela, nahikoa baliabide dutela eta helburu zehatzak lortzea aurreikusten dutela.

Horrela, INNGUMAtik zaintza teknologikoaren faktore kritikoen fluxurako laguntza eskaintzen dugu, sistematika bat definitzen eta informazioa modu egituratuan eta errazean eskuratu, bahetu, gorde eta erakunde osoan banatzen ere lagunduta.

Espero dugu INNGUMA aliaturik hoberena izatea zentroak bere helburuak lortzeko lanetan jarraitu dezan, orain arte bezala.