Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

VISIO 2016: gure laburpena

Urriaren 20 eta 21ean VISIO 2016an parte hartu genuen Europa Jauregian (Vitoria-Gasteiz), Erakundetan Berrikuntza Sistematikorako Zaintza eta Adimenaren Nazioarteko Kongresuan. Beti bezala, INNGUMAko lan taldeak ez zuen hitzordua galdu nahi izan eta, gure standean jendearekin egotez gainera, aukera izan genuen hitzaldi oso interesgarrietan parte hartzeko. Postean aipatuko dizkizuegu gure gogokoenak izan direnak.

VISIO 2016: gure laburpena

Ezer baino lehen, zoriondu egin nahi dugu antolakuntza, eta eskerrak eman urteetan egiten ari den lanagatik VISIO nazio mailan posizionatzeko Adimen Lehiakorraren arloko kongresu erreferentzial gisa.

Gaiari helduz, esan behar dugu VISIOren edizio honetako hitzaldien maila oso altua iruditu zaigula, aurreko ekitaldietan landu ez diren gai berriekin eta hizlari-sorta ezin zabalagoarekin.

Lehenengo eguna Raquel Fernandez Horcajadaren hitzaldiarekin hasi zen. Berak hitz egin zigun ALak duen garrantzia geroz eta handiagoaz I+G+b arloko proiektu europarretan. Raquelek FET topikoan (goraka ari diren teknologiak eta etorkizunekoak) duen esperientziaren gainean hitz egin zigun, eta azpimarratu zuen ingurunearen zaintzak duen garrantzia merkatuan arrakasta handiena izango duten balizko aplikazioak aurreikusteko. Proiektu europarretan dugun esperientzia medio, identifikatuta sentitu ginen bete-betean aipatu zituen hainbat esperientziarekin.

Ondoren, zaintza-estilo berrien saioa iritsi zen. Hizlari desberdinek beraien ikuspuntuak azaldu zituzten ALaren inguruan; asko gustatu zitzaigun Luis Meijueiroren ponentzia. Berak GIPO behatokia (observatory.giponet.org) aurkeztu zuen, Europako Batzordeak finantzatutako tresna bat Interneteko informazio publikoa biltzen duena, interesa duen komunitateari laguntzeko Internetaren gobernatzearekin loturiko aspektuetan.

Sare Sozialen saioan Guillermo Villaroig-ek parte hartu zuen, INNGUMAko kolaboratzailea bera, eta hitz egin zuen zaintza lehiakorraren garrantziaz eta berau online marketinean integratzeak duenaz. Post honetan topatu dezakezue informazio osatuagoa ponentziari buruz. Bestalde, Julen Iturbe-Ormaetxek ere parte hartu zuen, azterlan bat aurkeztuz ForoMTB-n Orbea Oiz bizikletaren gainean garatzen ari den elkarrizketaren inguruan. Azterketa horrek kontutan hartzen ditu hariak dituen 30.000 mezuak, ohikoenak diren terminoak erauzita informazioa egituratuz eta, horrela, informazioa prest utziaz Tableau edo Excel bezalako analisi programek irentsi dezaten. Horrekin ekoizlearentzat informazio garrantzitsua sortu daiteke, etiketa lainoak bezalako gauza sinple batetik hasi eta bizikletaren erabiltzaileek baloratzen edo eskatzen dutenaren inguruko azterketa sakonagoetaraino. Nabarmendu zuen oso sinplea izan daitekeela antzeko azterketa bat egitea doako tresnak erabilita edo, zergatik ez, baita nabigatzailearen hedapenak erabilita ere. Azpimarratu zuen eskuratutako emaitzak oso baliagarriak izan daitezkeela.

Hurrengo saioa zaintza kolaboratiboaren ingurukoa izan zen, eta nabarmendu behar da bertan Joseba Amondarainek izan zuen presentzia. Bera partaide duen Adimen Lehiakorreko INNGUMA ekimenean inguruan jardun zuen.

Ondoren, Alberto Arrizabalagak azaldu zuen Adimen Lehiakorreko dinamika eta sistematika bat inplementatzeko TKNIKAk garatzen duen proiektua EAEko Lanbide Heziketako zentroen sarearentzat.

Arratsaldeko saiotik, azpimarratzekoa da Silvia Zulaikaren hitzaldia. Azaldu zigun nola INVEMAk Adimen Lehiakorreko lanak egiten dituen INNGUMAren laguntzarekin.

Bigarren eguneko enpresen topaketatik, izugarri gustatu zitzaigun ULMA PTCko Eneko Izquierdoren konferentzia. Berak azaldu zuen patenteen zaintza prozesua, non INNGUMAk lagundu egiten duen kapturaren zati batean. Eskertzekoa izan zen eskaini zuen adibide praktiko kopurua.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu kongresuaren itxiera ere, ariketa benetan “magikoarekin”.

VISIOn izan bazinen, baina ezin izan bazenuen gure standetik pasa, edo besterik gabe, pentsatzen ari bazara ALaren eremuan ekimen bat abiaraztea zure erakundean, gurekin kontatu dezakezu, eta noski, lagunduko dizugu. Era berean, demo bat eskatu dezakezu gure tresna profesionala doan frogatzeko.