Zaintza teknologikoa

Goi mailako kurtsoa Adimen Lehiakorrean enpresa gipuzkoarrentzat

Goi mailako kurtsoa Adimen Lehiakorrean enpresa gipuzkoarrentzat

Maiatzean eta ekainean zehar Gipuzkoako Bazkundean ospatuko dugu gure Adimen Lehiakorreko goi mailako kurtsoaren beste edizio bat, baina oraingoan formatu desberdinarekin. Oraingo honetan ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du, eta beraz, Gipuzkoako enpresei zuzenduta egongo da eta asistentzia doakoa izango da. Lehenengo jardunaldia maiatzaren 24an izango da, oraindik garaiz zaude izena emateko!

Irakurri gehiago >>

Patenteen kudeaketa eta Adimen Lehiakorra (II)

Patenteen egoeraren zaintza eta enpresan erabilgarri diren ereduak

Aurreko artikuluan balioan jarri nahi izan genuen zein abantaila dituen enpresa bakoitzaren Jabeko Intelektualaren zaintza Adimen Lehiakorreko sisteman txertatzeak.

Egia bada ere hainbat enpresak zeregin hori azpikontratatuta dutela jabeko intelektualaren kudeaketan espezialistak diren agentzia eta aholkularitzei eta, bestalde, ez direla asko patente zorro garrantzitsua duten enpresa txiki eta ertainak, INNGUMAtik garrantzitsu eta lehen mailako jotzen dugu erakundeek beraien zorroaren gaineko kontrol administratibo beren gain hartzea. 

Irakurri gehiago >>

Patenteen kudeaketa eta Adimen Lehiakorra (I)

Laguntza handia eman diezaieke erakundeei Jabetza Intelektualaren zaintza txertatzeak Adimen Lehiakorreko sisteman. Arrazoi horregatik, atal desberdinak dituen artikulu-sail bat prestatu dugu, azaltzeko aipatutako praktikak zein onura ekarri ditzakeen zure enpresara. Babeserako modalitate desberdinen artean (diseinuak, markak, erregistroak…), patente eta erabilera ereduetan jarri dugu arreta enpresaren know-how teknologikoan duten garrantzia eta beren bizitza-zikloen kudeaketak duen konplexutasuna medio.

Irakurri gehiago >>