Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Zaintza Teknologikoak emaitzak ditu Elayn

Automozioaren sektorea aldaketak bizitzen ari da. Erregai fosileko autotik hibridora pasatzen ari gara eta apurka apurka elektrikora. Aldaketa horren ondorioz sektoreko korporazio handien hornitzaile asko aldaketa horietara moldatu beharko dira eta bere “Know How”an oinarritutako jarduera berriak garatzen hasiko dira.

Zaintza Teknologikoak emaitzak ditu Elayn

Horixe da Elayren kasua, Antzuolan kokatzen den ekoizleak 45 urte baino gehiagoko esperientzia du Fine Blanking-ean eta erreferentea da pieza metalikoen arloan ebaketa fineko teknologiaren bitartez. Kokapen horretan mantentzeko etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua egitean tinko sinisten dute, berekin dakartzan onurak partekatuz eta berrikuntza kontzeptua bere eguneroko jardunean sartuz. Bere talde humanoa nabarmenduz eta balioa emanez eta berrikuntzan inbertituz, sektore oso zorrotzera bideratutako bere produktuetan kalitate handia lortzen du.

Aurrean mantentzeko, Elayk Adimen eta Zaintza sistema bat garatu du, eragiten dien aldaketen aurrean adi egotea edo hobekuntza teknologikoak aplikatzeko aukerak identifikatzea ahalbidetzen diena 

Azpimarratzekoa da oraintsu izan duten arrakasta kasua euren ebaketa prozesuetan aplikagarria den hobekuntza teknologikoaren aurkikuntzarekin, zaintza teknologikoaren sistemaren bitartez.

Aurrerapen hau identifikatu eta aplikatu egin da Wuhan unibertsitateko lau ikerlariren argitalpen zientifiko batean oinarrituz, eta Elayri bere trokelen itsaspen maila asko hobetzea ahalbidetu dio Antzuola eta EACko bere lantegietan.

INNGUMAtik zoriondu egiten dugu Elai bere zaintza teknologikoaren eredu arrakastatsuagatik eta mundu mailako marka honentzako aliatu tinkoa izaten jarraitzea espero dugu.