Adimen lehiakorrari buruzko Bloga

Itzuli

Zaintzako Faktore Kritikoen garrantzia Adimen Lehiakorreko Sistema batean

Zaintzako Faktore Kritikoak — Zaintzako Faktore Gakoak ere deituak, aurrerantzean ZFK — dira erakunde baten baitan ezagutza /adimenaren beharra erakusten duten adierazleetako bakoitza. Erantzuna ematen diote planteatzen den galdera bati, eta erakundez kanpokoak izaten dira. ZFKek zerikusia izan dezakete erakunde bateko sail bakoitzeko balio-katearen jarduera bakoitzarekin. Faktore horien monitorizazioaren emaitzek eragina izango dute, modu batera edo bestera, erakundearen lehiakortasunean.

ZFKak Adimen Lehiakorreko ereduen parte dira. Berauen oinarrizko atal bat irudikatzen dute. Eredu osoaren xedea zehazten dute eta baldintzatu egiten dute monitorizatuko dituen pertsonaren profila, eta baita tresna informatiko zein behar diren informazio-iturriak ere (doakoak zein ordainpekoak). ZFKek proposamen eta ikuspegi bat ematen dute, konektatu egiten duena adimen-beharren kudeaketa behar den adimena erakarri eta sortzeko gai diren enpresaren baitako baliabide eta jarduerekin. 

Adimen Lehiakorreko eredu bat barne hartzen duen markoari buruz egin dugun irudian, ZFKek ordezkatzen dute “Zer?” galdera; enpresaz kanpokoak dira baina eragin egiten diote bere garapenari; denboran zehar aldatu egiten dira eta beren kudeaketarako funtsezkoa da lehentasuna ematea, garrantzi gehiago emanaz batzuei beste batzuei baino. Lehentasunak jarri behar dira sortuko duten inpaktuaren arabera. Adi! Kontuz ibili, gauza bat dira ZFKak eta beste bat informazio-kategoriak. ZFKek izan behar dute konbinazio bat monitorizatu nahi dugun horren eta monitorizatu ahal dugun horren artekoa, eta zehatzak izan behar dute, ulergarriak bere idazkeran.

ZFKak antolatuta egon daitezke arloko edo erakundeko sailen balio-kateko jardueren arabera. Guk nahiago dugu arloka egitea. ZFKetako arlo-kopuru on baten adibidea honako irudian agertzen da:

Nola diluzidatu ditzakegu?

“Diluzidatu” hitza, askotan erabiltzen ez bada ere, bete-betean dator bat ZFKak definitzerakoan ematen den prozesuarekin; izan ere, hitzak badu ikertzearen eta zerbait aurkitzearen zentzua batetik, baina baita definizioarena ere. Ez da erraza erakunde baten zuzendari baten aurrean eseri eta galdetzea “zein behar dituzu informazioaren arloan?”. Egoera hori ekidite aldera, honako metodoa proposatzen dizuegu:

1.    Hasteko, irakurri zehatz-mehatz indarrean dauden Plan Estrategikoa eta Gestio Plana. Aztertu Erronka eta Helburuak.

2.    Irudikatu erakundearen baitan informazio-behar handienak dituzten eta bere inpaktua handiagoa izango den arlo, sail eta jarduerak.
3.    Pertsonak aukeratu eta taldeak osatu 2 talde-dinamika egiteko.

  • 1 Fasea – Dibergitu: Aldez aurretik ALko proiektuaren arduradunak identifikatutako arlo /eremu /jardueretara orientatutako ekipoen arabera antolatutako talde-tailerra. Helburua da ahalik eta ZFK gehien sortzea lehenengo fase honetan. Taldeak erabili dezake Brainwriting sormen teknika.
  • 2 Fasea - Bateratu: Helburua, bigarren fase honetan, da aurrez identifikatu diren ZFKak multzokatu eta baloratzea erakundean izango duten inpaktua.

Bilerak deitu, prestatu eta dinamizatzea, zein proiektuaren aurkezpen bat prestatzea ezinbesteko ekintzak dira bilera arintzeko. Bestalde, oso garrantzitsua da eramatea, identifikatutako eremu bakoitzeko, galdera sorta bat, lagunduko duena ZFKak definitzen, adibidez:

  • Lehiakideak: Zaintzen dituzue lehiakideen prezio edo produktuak? Zein sektore eta merkatutan saltzen dute zuen lehiakideek? Nortzuk dira beraien bezeroak?
  • Merkatuak: Identifikatzen dituzue zuen produktu eta /edo zerbitzuen joera orokorrak eta merkatu-kuota? Zaintzen dituzue politika berriak, legeria (BOE), ekimenak eta araudi-aldaketa orokorrak? Monitorizatzen dituzue erregio, nazio, Europa edo nazioarte mailako finantzazio programak?
  • Teknologia: Zaintzen dituzue berritasunak zein araudi tekniko eta arautegiak? Bildu eta aztertzen duzue informazioa enpresa eta /edo erakundeen patenteen egoeraren gainean? Zaintzen dituzue beren patente-urraketak? Lokalizatzen dituzue balizko teknologia-bazkideak?

4.    Identifikatutako ZFKen inpaktua baloratu (MICMAC, Egitura-azterketa): Egitura-analisia da tresna bat, balio duena gogoeta kolektibo bat egituratzeko. Sistema bat deskribatzeko aukera eskaintzen du berau osatzen duten elementu guztiak harremanetan jartzen dituen ardatz batekin, kasu honetan identifikatutako ZFKak. Deskripzio horretatik abiatuz, metodoaren helburua da jakitea zein ZFK duten eragin eta dependentzia handiena, eta ondorioz, zeintzuk eragiten duten gehien erakundearengan.
5.    ZFKak modu zehatz eta espezifikoan idaztea, eta ateratako ondorioak jakinaraztea.

ZFKak definitzea prozesu delikatua da. Lanean ari garen erakundea geroz eta konplexu eta zabalagoa izan, orduan eta zailagoa izango da. Aholkatzen dizuegu proiektuko esfortzuaren zati handi bat bideratzea zeregin hau modu egokian egitera. Azkenik, aholku pare bat:

  • ZFK asko izatea ez da zerbait onaren sinonimo (kasu honetan, gehiago ez da hobeto).
  • Guztiak batera eta askotan monitorizatzea ezinezkoa da (garrantzitsua da lehentasunak jartzea).

Azken hori, noski, eskura dugun baliabide kopuruaren araberakoa izango da, erakundearen baitako ondare handiena. ZFKen kalitatearen araberakoak izango dira ALeko gure ereduaren emaitzak /produktuak. Eta ez da ahaztu behar ZFKak urtero berrikusi behar direla!

Zure erakundean ALaren arloko ekimen bat abiaraziko baduzu edo dagoeneko horretan ari bazara, eta laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eta pozarren lagunduko dizugu. Gainera, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan, demo bat eskatuz.