Zelan kudeatzen du MONDRAGONek bere informazio estrategikoa?

Data

Kategoria

2011n, MONDRAGON korporazioa, kooperatiba arloan mundu mailan erreferentzia dena,  Euskal Herriko lehen enpresa taldea dena eta Espainiako hamargarrena osatzen duena, IDEKOra etorri zen bere informazio estrategikoa antolatu eta esplotatzeko soluzio baten bila. Lankidetzako 8 urte joan dira ordudanik eta esan dezakegu gaur egun MONDRAGONeko Informazio Estrategikoaren Sistema (IES) guztiz finkatuta dagoela.

IES informazioaren zaintzarako plataforma horizontal bat da, batez ere eduki estrategiko komunak biltzen eta zabaltzen dituena eta zaintza bikoizketak ekiditen dituena. Jarduera eremu oso anitzetako kooperatibek osatzen duten Korporazio bat denez, IES-etik kudeatu beharreko informazioa batez ere estrategikoa da eta ez hainbeste lehiakorra. Ez dago lehiakideen zaintzara bideratuta, gai horizontalagoak edo estrategikoagoetara baino, hala nola, ikuspegi ekonomikoak, inpaktu handiko zenbait sektore jakin edo enpresa kudeaketako informazioa, adibide batzuk jartzeagatik.

Gainera, IES formatu horizontal honekin abiarazi eta gutxira, gai berri bat sartu zen IES-en bitartez lortutako, bildutako eta zabaldutako informazioa osatzeko. Berrikuntzarekin lotutakoa izan zen, batez ere diru-laguntza publikoak detektatzekoa, Korporazioko kooperatibek dituzten I+G+b arloko esparru ezberdinentzako.  

Era honetan, egitura horrekin eta INNGUMAren laguntzaz, gaur egungo IES guztiz finkatutako sistema bat da, etengabe eguneratzen dena eta 600 bisitari bakar baino gehiago dituena. Zuzendari kudeatzaile, berrikuntzako zuzendari eta bitarteko agintariei bideratuta dago, horiek astero jasotzen dituzte bi buletin. Bata, guztiz pertsonalizatu daitekeena modu automatikoan, erabiltzaile bakoitzaren harpidetza profilean oinarritzen da, erabiltzaileak edozein unetan aldatu dezakeena. Beste buletina, I+G+b arloko diru laguntzetan espezializatua, eskatzen duten erabiltzaileek jasotzen dute. IES-en 8.000 artikulu baino gehiago argitaratu dira, 900 buletin baino gehiago sortu dira eta 2.000 informazio iturri baino gehiago monitorizatzen dira.  

INNGUMAn zaintzako behatokiak garatu eta inplementatzen eskarmentu kontsolidatua daukagu, MONDRAGONEKO kasuan bezala. Behatoki itxurako beste eredu bat gure bezeroen artean Instagiren kasua da. Adimen lehiakorreko eta zaintza teknologikoko behatoki bat ezartzeko interesik baduzu eskatu doako demo bat hemen.