Adimen Lehiakorra

Informazio kudeaketan eta zibersegurtasunean eraginkortasuna, Savvy-ren ADN-an

2000. urteko hamarkadak aldaketa izugarria ekarri zuen gizartearen garapenean, indar handiz agertu baitzen internet. Orduan hasi ziren sortzen lehendabiziko datuak, baina une haietan ez zegoen ezagutza nahikorik jakiteko norantza eboluzionatuko ote zuen teknologia berri horrek. Urteak igaro ahala, gero eta garrantzia handiagoa hartu duten kontzeptu berriak sortu dira eta, horien artean, Big Data izena nabarmendu dezakegu.

Irakurri gehiago

Nola lortu UNE 166.002 araua kudeatzea INNGUMAren laguntzarekin

Zaintza Teknologikorako INNGUMA plataforma integralak 166.002 araua betetzen lagunduko dio Arrasateko IK4-IKERLAN zentro teknologikoari, zeinak arau horren araberako egiaztagiria lortu baitzuen 2017an. Zentro teknologikoa industriako digitalizazioan espezializatuta dago, eta INNGUMA plataforma barneratu du ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako dituen prozesuen optimizaziorako estrategiaren barruko beste tresna bat gehiago gisa.

Irakurri gehiago

Adimen Lehiakorreko software bat aukeratzeko 7 gako

Sarritan entzuten dugu softwareak erakundeen Adimen Lehiakorreko Sisteman bigarren mailako zeregin bat duela. Nahiz eta garbi egon ALko Sistema batek estrategia egoki bat, pertsona egokiak, erakundearen dinamiketara moldatutako prozesu bat eta jarduera bultzatzen duten lidergo eta baliabideak eduki behar dituela azpian berme gisa, softwareak ere funtsezko zeregina dauka. Software on edo txar bat aukeratzea funtsezkoa izan daiteke proiektuaren arrakastarako edo porroterako.

Irakurri gehiago