Adimen Lehiakorra

Adimen Lehiakorreko software bat aukeratzeko 7 gako

Sarritan entzuten dugu softwareak erakundeen Adimen Lehiakorreko Sisteman bigarren mailako zeregin bat duela. Nahiz eta garbi egon ALko Sistema batek estrategia egoki bat, pertsona egokiak, erakundearen dinamiketara moldatutako prozesu bat eta jarduera bultzatzen duten lidergo eta baliabideak eduki behar dituela azpian berme gisa, softwareak ere funtsezko zeregina dauka. Software on edo txar bat aukeratzea funtsezkoa izan daiteke proiektuaren arrakastarako edo porroterako.

Irakurri gehiago

Adimen Lehiakorra: Eredu anglosaxoia Vs. eredu espainiarra

Adimen Lehiakorraren arloan lanean darabilgun urte hauetan guztietan, egiaztatu ditugu AL egiteko dauden desberdintasun handiak mundu anglosaxoiaren (bereziki Estatu Batuak) eta Espainiaren artean. Nazioarteko biltzar edo ekitaldi batera goazen bakoitzean —SCIP adibidez— jabetzen gara bi munduen artean dauden desberdintasun handiez (egitura, antolakuntza eta operatiboak). Artikulu honetan saiatuko gara argitzen zein diren desberdintasun horiek, eta zergatik diren balekoak bi aukerak.

Irakurri gehiago

Adimen Lehiakorraren inguruko gure doktore-tesi gogokoenak

Adimen Lehiakorraren definizio desberdinen inguruan egin genuen post-ean esaten genuen moduan, ALren mundua berri samarra da eta ez dago definizio bakar bat jardueraren inguruan. Beraz, aipagai dugun esparruak, ikertu eta estudiatzeko asko dauka oraindik. Post honetan ALren inguruan egindako tesi batzuk bildu nahi izan ditugu, eta interesgarrienak iruditu zaizkigunek zeren gainean diharduten azalduko dugu.

Irakurri gehiago

ADIMEN LEHIAKORRA GOGOETA ESTRATEGIKORAKO INPUT GISA

Pasa den urtean sarrera bat idatzi genuen gure blogean, eta bertan gure ikuspuntua jasotzen genuen honako gaiaren inguruan: nola integratu Adimen Lehiakorra berrikuntza-prozesuan.   Esan ohi dugu nahiago dugula Adimen Lehiakorra izatea berrikuntza prozesuei balioa ematen dien jarduera bat eta, horretarako, gure erakundean hedatuta dagoen AL eredua bat etorri behar da definituta dugun berrikuntza ereduarekin. Berrikuntzak eguneko lehenengo ordutik aktibatu behar den prozesua izan behar du, iristen den lehenak atea irekitzen duen unetik azkenengo ateratzen denak atea itxi arte. Hori gustuko dugu, horrela Adimen Lehiakorra bilakatzen delako urteko 365 egunetan zehar egunean 24 orduz adi mantentzen gaituen prozesu batean (gure algoritmoek ez baitute lorik egiten, ezta gabonik ospatzen ere!). Horri esker gure ingurunean dauden erakundeek beren egungo produktu eta teknologiak  hobetu ditzakete edo kontzeptu berriak garatu edo berritu, aukera emango dietenak jauzi bat egiteko beren ingurune lehiakorrean.

Irakurri gehiago