Adimen Lehiakorra

Zaintza Teknologikoa Ulma Packagingen, enbalajeko makinen fabrikazioko liderrean

Azaroaren 26an eta 29an Conama 2018 Ingurumenaren Kongresu Nazionala egin zen Madrilen, non ingurumeneko trantsizioari buruzko hainbat alderdiri buruz eta Europak 2030erako ezarri dituen eskakizunei buruz eztabaidatu baitzen. Izan ere, Bruselak garbi utzi du 2030erako plastikozko ontzien 0 modu errentagarrian birziklatzeko modukoak izan beharko direla. Ez dago zalantzarik, enbalajeen sektoreak aurrera egiten jarraitu behar du, oso azkar, hori da-eta egin dezakeen gauza bakarra. 

Irakurri gehiago

Akapol-ek, erreferentea itsasgarrien fabrikazioan, INNGUMArengan jarri du konfiantza bere zaintza teknologikorako

INNGUMAk nazioartean duen presentzia handitzen jarraitzen du, Argentinako bezero industrial berri bati esker. Akapol itsasgarrien fabrikatzaile eta komertzializatzaileak erabaki du INNGUMArekin egitea bere negozioaren zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorraren garapena. Sektorean ibilbide luzea duen Akapol, Argentinako itsasgarri fabrikatzaile handienetako bat da eta izen handiko 12 marka produzitu eta banatzen ditu.

Irakurri gehiago

Adimen Lehiakorra Meatzaritza sektorean

Philip Hopwoodek, Deloitte Touche Tohmatsu Limited enpresako meatzaritzako lider globalak, meatzaritzaren joerak gaiari buruz egin duen ikerketan azaltzen duenez, azken 10 urteetan meatzaritza ez da egonkorra izan bere sektorean egondako gorabeheren ondorioz. Denbora tarte horretan ikusi da enpresa berritzaileak sortu direla eta enpresa horiek eraldatzen jakin izan dutela. Datozen 10 urteetan ikusiko dugu industriak azkar aldatzen jarraitzen duela, gorputz mineralen gaineko gero eta lege urriagorekin, lehen mailako aktiboen erabilgarritasun gero eta txikiagoarekin eta beti akziodunen irabaziei begiratuta. Hegazkortasun horretan aurrera egiteko, enpresek meatzaritzaren ohiko eredua birplanteatu behar dute eta informazioaren gaineko erabakiak era funtsatuan hartu. Aldaketa badator eta meatzaritzako enpresek balio sortzen jarraitzeko moduak aurkitu behar dituzte.

Irakurri gehiago

INNGUMA, funtsezko aliatua I+G+b-a kudeatzeko sistemak egiaztatzeko

IK4-IDEKO zentro teknologikoak UNE 166.002 arauaren araberako egiaztagiria eskuratu du berriki, zeinak I+G+b-a kudeatzeko duen sistemaren kalitatea egiaztatzen duen. INNGUMAk funtsezko zeregina edukiko du egiaztagiri hori lortzeko prozesuan. Kontua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren zentro teknologiko guztiek 2020an bete behar dituzten baldintzetako bat dela egiaztagiri hori.

Irakurri gehiago

INNGUMA, EFFRA proiektu europarretan presente

Atseginez jakinarazten dizugu MOU bat (Memorandum of Understanding) izenpetu berri dugula EFFRA elkartearekin, hau da, etorkizuneko lantegietako ikerketaren aldeko elkarte europarrarekin (European Factories of the Future Research Association). MOU horren helburua da INNGUMAren erabilera eskaintzea elkartearen babespean egiten ari diren I+G proiektuei, proiektu horien emaitzen ustiapena bultzatzeko. Akordio honekin, Europako Batzordeak Factories of the Future (FoF) programaren baitan finantzatutako proiektuek INNGUMAren lizentziak edukiko dituzte doan, proiektua garatzen ari den bitartean. 

Irakurri gehiago