Adimen lehiakorrera hurbiltzeko jardunaldia Debagoienan
Bihar, otsailak 18, Adimen Lehiakorrari zabalkundea emateko jardunaldi batean parte hartuko dugu Arrasaten. Jardunaldia Debagoieneko Mankomunitateak antolatzen du Foru Aldundiaren sentsibilizazio programari esker. Jardunaldia Adimen Lehiakorrean lehen pausoak ematen ari den edo eman nahi dituen eta gaian interesa izan dezaketen enpresei zuzenduta dago.