Azken erabiltzailearen lizentzia akordioa “INNGUMA” softwarearen demo bertsiorako

Azken erabiltzailearen lizentzia akordioa “INNGUMA” softwarearen demo bertsiorako

Garrantzitsua: azken erabiltzailearentzako lizentzia akordio hau (aurrerantzean, “Kontratua”), azken erabiltzailea pertsona fisikoa edo juridikoa izanik ere, INNGUMA TECHNOLOGIES S.L.U.ren, (aurrerantzean, INNGUMA) eta erabiltzailearen (Zeu; aurrerantzean, lizentziaduna) arteko akordio bat da, eta INNGUMA Softwarearen DEMO bertsioa erabiltzeko baldintzak arautzen ditu, hemen ezartzen diren baldintzen arabera.

Honako lizentzia-akordioa onartzeak lizentziadun edo azken erabiltzaile izaera ematen dizu, eta berarekin dakar zure aldetik erabat eta erreserbarik gabe onartzea akordio honetako baldintza bakoitza. Akordio hau loteslea da legez eta edozein eratara Softwarea deskargatu, instalatu eta/edo erabiltzerakoan onartzen ariko zara bertan azaltzen diren baldintza guztiak, izan zure izen propioan eta/edo ordezkatzen duzun erakundearenean, eta/edo eskuratu duzun INNGUMA Softwareak helburu duen informazio sistemaren jabearenean ere. Ez bazaude ados Akordio honen baldintzekin, ez instalatu eta/edo aktibatu edo ez erabili zeinahi eratara Softwarea edo berarekin lotutako edozein elementu.

Lizentziadunak berariaz onartzen du kontratu honi lotutako Softwarearen ustiapen eskubideak zein Softwareari lotuta dauden eta kontratu honen indarrez transferitu ez zaizkion Jabego Intelektual eta Industrialarenak INNGUMAren jabetzakoak direla. Copyrigtj-i buruzko arau nazionalek eta internazionalek lizentzia kontratu honen babespeko Softwarea babesten dute.

Lizentzia kontratu honen lizentziadunak onarpena emateak ez du esan nahi Softwarea erosten duenik, ez eta akordio honetan aurreikusten ez den edozein eratan erabiltzeko eskubidea duenik ere, baizik eta, esklusiboki, softwarearen DEMO bertsioaren lizentzia bat uzten zaiola, bertsio horretan erabilgarri dauden funtzionaltasunekin, eta beti Lizentzia Baldintza hauen arabera:

1. Helburua - Kontratuaren helburuan INNGUMA softwarea (aurrerantzean, 'softwarea') eskuratzeko eta ebaluatzeko lizentziaduna aldi batean izateko baldintzak ezartzen dira, bai eta DEMO bertsioaren osagai guztiekin, dokumentazioa teknikoarekin edota erabiltzaileentzako eskuliburuekin lotzeko interfazeak ere, bai inprimatuta bai bertsio elektronikoan edo online eran.

1.1. Akordio honen xede den lizentzia lizentziadunak softwarearen ebaluaziorako erabili dezan ematen da, eta hamar (10) eguneko epe jakinerako da. INNGUMAk lizentziadunari bermatzen dio legez eskuratutako Softwarearen kopia bat erabiltzeko eskubidea duela, aurreikusitako epean eta kontratu honen aurreikuspenen arabera.

2. Lizentziaren lagapena - Kontratu honen bitartez, INNGUMAk Softwarearen ebaluaziorako bertsio bat ematen dizu erabilera mugatuarekin; lizentzia, halaber, ez da esklusiboa eta eskualdaezina da, eta kontratu honetan adierazitako termino eta baldintzen pean dago. Lizentzia honek berariaz baimentzen duen eran baino ezin da erabili Softwarea. Lizentziadunak ezin ditu softwareari buruzko eskuliburuak eta inprimatutako edo online dauden beste material batzuk kopiatu.

2.1. INNGUMAk lizentziadunari softwarearen ebaluaziorako bertsiorako sarbidea ematen dion egunean hasiko da lizentzia erabiltzeko benetako aldia, eta aurreikusitako denbora iraungo du (10). Iraupen aldi hori amaitu eta gero, lizentzia honek emandako eskubideak ere amaituko dira.

2.2. INNGUMAk ez du abisurik emango, ez eta oharpenik egingo ere, ebaluazio aldiaren amaieraren berri emateko; hori horrela, beraz, lizentziaduna arduratu beharko da ebaluazio aldia egiaztatzeaz eta sortu diren datuak babesteko hartu beharreko neurri egokiak hartzeaz, baldin eta softwarea erabili duenean daturik sortu bada.

2.3. Lizentziak EZ DU UZTEN softwarea aldatzen, itxuraldatzen, deskonpilatzen edo softwarean alderantzizko ingeniaritzako teknikak erabiltzen. Lizentziadunak softwarea ebaluatzeko eman zaion denboran sortu dituen fitxategi datuak berreskuratzeko baino ezingo da erabili softwarea, eta berariaz debekatuta dago hirugarrenei zerbitzuak emateko erabiltzea, bai eta lizentziadunak hirugarrenei software hau berriz saltzea edo lagatzea ere.

2.4. Lizentziak EZ DU UZTEN softwarea banatzen edo publikoki jakinarazten, eta ez du inolako eskubide, titulu edo jabegorik ematen INNGUMAren marka komertzialen edo zerbitzuko marken, logotipoen edo izen komertzialen gainean. Softwarea “Demo-Ebaluazioa” etiketa edo bertsio izenarekin banatzen bada, Kontratu honetan ezarritakoa alde batera utzita, zure lizentziak soilik azken lizentziaduna bazara utziko dizu erabiltzen, eta soilik erakusketa, proba edo ebaluazioa egiteko. Softwarearen bertsio honek ez du uzten ekoizpen xedetarako erabiltzen, ez eta azaldutako xedeaz bestelako baterako ere. Aurretik esandako baldintzetako edozein hautsiz gero, kontratua hautsi egingo da eta lizentzia indarrik gabe geratuko da automatikoki.

3. BermeakSoftwarea eta bere bertsio edo formatuetako edozeinen erabilera instrukzioak jasotzen dituen dokumentazioa, dauden moduan emango dira, inolako bermerik gabe, ez berariazkorik ez inpliziturik, ez eta xede partikular baterako merkaturatzeko posibilitatearen edo egokitasunaren bermerik gabe ere.

3.1. INNGUMAk bermatzen du berak saltzen edo banatzen duen Softwareak ez duela akats materialik, softwarearen eskuliburuek edo jarraibideek diotenaren arabera normal erabiliz gero, lizentziadunari sarbidea prest jartzen zaion egunetik aurrera. Berme honek ez du balioko baldin eta: (a) Softwarea aldatu bada, aldaketa INNGUMAk egin ez badu behintzat, (b) Softwarearen instalazioa, konponketak edo mantentze lanak ez badira INNGUMAK emandako jarraibideen arabera egin, (c) Softwarea gaizki, arduragabekeriaz edo ustekabez erabili bada; edo (d) Softwarearen lizentziak ez badu ebaluazio, proba edo erakusketako bertsioetarako balio.

4. Mugapen gehigarriak.Lizentziadunak ezingo du softwarearen sarbidea edo softwarea erabiltzeko lizentzia hirugarrenei alokatu, baimendu, saldu edo transferitu. Softwareak babes neurri teknologikoak eduki ditzake, baimenik gabe bere kopiak egitea eragozteko. Lizentziadunak Softwarean zerbait egin eta horren ondorioz softwareak kopiatua izateko inplementatuta duen edozein babes teknologia saihestea edo desaktibatzea ekarriko balu, kontratu hau amaituko litzateke, horrek ekarriko lituzkeen lege ekintzez aparte.

5. Erantzukizunaren muga .- INNGUMAk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko softwarearen erabileraren edo softwarea erabiltzeko ezintasunaren ondorioz edo horri lotuta diru sarrerak, irabaziak edo informazioa galtzeagatik edo izandako kalte edo galerengatik, baita INNGUMAri kalte horiek gerta zitezkeela esan bazaio ere. INNGUMAk kontratu honen xede den softwarea saltzeari utziko balio, kontratuaren ondoriozko edozein obligaziotatik salbuetsita geratuko litzateke.

6. Akordioaren iraupena. - Baldin eta softwarea “Ebaluazioa/Erakusketa” etiketarekin edo bertsioarekin saltzen bada, lizentziak hamar (10) eguneko balioa edukiko du eta lizentziaren barruan ez dira laguntzako edota mantentze lanetako zerbitzuak sartuko, ez eta edozer kontzepturengatiko inolako bermerik edo kalte-ordainik ere.Kontuan izan Softwarearen Demo/Ebaluazio bertsioa berez desaktibatu daitekeela lizentziaren “pasahitza” iraungitzen denean. Softwarearen Demo/Ebaluazio bertsioa iraungi ondoren edo bere lizentziaren baja eman ondoren ezin izango da inondik inora erabili. Ebaluaziorako aldia amaitu eta gero Softwarea erabili nahi baduzu, Softwarearen kopia edo bertsio balioduna erosi beharko duzu, une bakoitzean INNGUMAk edo bere banatzaileek merkatuan dituzten bertsioan. Beste edozein eskubideren kaltetan gabe, lizentzia honek indarra eta eraginkortasuna galduko du baldin eta lizentziadunak lizentzian jasotako edozein baldintza betetzen ez badu. Kasu horretan, lizentziadunak eskura daukan Softwarearen edozein kopia edo softwarearen dokumentazio teknikoa suntsitu beharko du edo INNGUMAri bueltatu.

7. Azken xedapenak -

7.1. Legeria aplikagarria: Lizentzia Akordio hau Espainiako legeriaren menpe egongo da. Lizentziaren interpretazioaren edota ondorioen gainean zalantzarik edota desadostasunik sortzen bada, edozein ekintza judiziali ekiteko Eibarko (Gipuzkoa) Jurisdikzioaren menpe jarri beharko dira aldeak, egokitu ahal dakiekeen beste edozein foruri uko eginda.

7.2. Klausulen balioa. - Arbitrajeko auzitegiren batek edo auzitegi jurisdikzionalen batek akordio honen baldintza edo xedapenen bat baliogabetzat jotzen badu, kasuan kasuko baldintza edo xedapena baino ez da geldituko baliorik gabe, eta Kontratu honen gainerako klausulek indarrean jarraituko dute erabat, kontratua indarrean dagoen denbora osoan.