[Joan edukira](https://www.innguma.com/eu/ezagutu-nahi-dituzu-inngumaren-onura-guztiak-bisita-gaitzazu-biemhen/#contenido)

[Berriak](https://www.innguma.com/eu/category/berriak/)

# Ezagutu nahi dituzu INNGUMAren onura guztiak? Bisita gaitzazu BIEMHen

2021eko maiatzaren 5a · Innguma · 1 min irakurtzeko

**Adimen lehiakorreko gure tresna,** INNGUMA, diseinatu dugu informazioa kaptatu, prozesatu eta aztertzeko.  Enpresa ehunean **adimen eta zaintzako unitateak** sortzea errazten du, baliabideen kudeaketa hobetuz.

Enpresak software honen onuretara urreratzeko helburuz, INNGUMAk bere espazio propioa izango du **Bienal Española de Máquina Herramienta** (BIEMH) azokan, maiatzaren 28tik ekainaren 1a bitartean **Bilbao Exhibition Centren (BEC).**

Gure adimen lehiakorreko adituek zuzeneko erakustaldiak eskainiko dituzte INNGUMAren funtzionamenduaren gainean, [IK4-IDEKO zentro teknologikoak](https://www.ideko.es/eu/hasiera) erakustazokan izango duen gunean, BECeko 1 pabiloiko B21 standean.

INNGUMAk aurkezten dituen abantaila guztiak in situ ezagutzeko aukeraz gain, interesa duten enpresek aukera izango dute egiaztatzeko nola tresnak laguntzen dien beraien adimen lehiakorreko plataforma propioa sortzen. Gainera, hiru hilabetez INNGUMA doan erabiltzeko lizentzia bat ere eskatu ahal izango dute.

Bi urtekoan zehar egingo diren erakustaldietan parte hartzeko, ezinbestekoa da hitzordua eskatzea [formulario honen bitartez.](https://www.innguma.com/eu/enpresa/#contacto)

Ez ezazu aukerarik galdu INNGUMA ezagutzeko, informazioaren eta komunikazioaren puntako teknologietan oinarritutako sistema modular eta eskalagarria, laguntzen duena I+G+Bko proiektuak behar bezala orientatzen.

- [Eskatu demo bat](https://www.innguma.com/eu/demo/)
- [Itzuli blogera](https://www.innguma.com/eu/blog/)

## Blogean gehiago

[Berriak INNGUMA, TransDi Foroaren lehen edizioan Otsailaren 21ean TransDi Foroaren lehen edizioa egingo da, GAIA Klusterrak antolatuta, eta INNGUMAk stand bat edukiko du bertan, Erakusketa Gunean.… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/innguma-transdi-foroaren-lehen-edizioan/)[Berriak INNGUMA eguneratu egingo da bi agente berrirekin: Reminder eta Search Wizard Zuetako batzuk badakizuen moduan, azken urtean zehar anbizio handiko garapen-plan bat eraman dugu aurrera INNGUMA beste maila batera eramateko. INNGUMA Dayra… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/innguma-eguneratu-egingo-da-bi-agente-berrirekin-reminder-eta-search-wizard/)[Berriak INTELSUITE orain INNGUMA da Hiru urte pasa dira INTELSUITE gure adimen lehiakorreko softwarea jaio zenetik eta denbora tarte horretan eduki dugun hazkundeak gure espektatibak gainditu… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/intelsuite-orain-innguma-da/)
