Adimen Lehiakorreko sistema bat osatzen duten rolak

Data

Kategoria

Adimen Lehiakorreko sistema batek funtzionatu dezan, beharrezkoa da pertsona asko konprometitzea, eta bete-betean jardutea lan horretan. Izan ere, nahikoa da AL-ko zereginak beren ohiko jarduerei (astekoak adibidez) gehitu eta horiek era metodiko eta denboran jarraituan egitearekin.

Lehenik eta behin, Adimen Lehiakorreko unitate bat osatzen duten rol motak definituko ditugu:

Analista:

Erakunde baten barruan, adimen lehiakorreko analista arduratzen da intereseko informazioa atzitu, filtratu, hautatu, zabaldu eta berau ulertu zein interpretatzeko erraz bilakatzen, betiere arduradunek hartu beharreko erabakiak erraztera bideratuta. Beharrezkoa da analistak tresna informatikoen laguntza izatea zeregin horietarako.

Bideo bat uzten dizuegu SCIP-ek (Strategic and Competitive Intelligence Professionals) eginikoa. 

Dinamizatzailea:

Erakunde baten barruan, dinamizatzailea da, adimen lehiakorreko sistemaren kide izanik, sistema gainbegiratu eta ardura hartzen duena informazioa eta ZFK-ak (Zaintzako Faktore Kritikoak) lerrokatu daitezen.

Analisten lana gainbegiratu eta informazio beharrak jaso eta jakinaraztearen arduraduna da. Analistari laguntza eman beharko dio, bere zalantzak argitu eta informazio zehatz batzuekiko interesa baieztatuz.

Gainera, analistari jakinarazi beharko dizkio informazio-behar puntual edo espezifikoak, eta orokorrean bera izango da aipatu informazio hori ustiatzeko arduraduna beste erabaki gune batzuetan.

AL-ko unitatearen arduraduna:

AL-ko unitatearen arduraduna da unitatearen funtzionamendu egokia bermatzen duena. Lan taldea koordinatu behar du, eta sistemaren adierazleak definitu eta horiei jarraipena egin. AL-ko jarduerak balioan jarri eta horiek zuzendaritzara bidaltzearen arduraduna da.

Beharrezkoa izango balitz, ekintza desberdinak jarri beharko ditu martxan sistemaren gabezia edo desbideraketak zuzentzeko. Berau arduratuko da kalkulatzeaz AL-aren kostua zein berarengandik lortzen den errendimendua.

Definitutako hiru rolen artetik, analistarena da era aktiboenean AL-ean aritu behar dena, berak eramango baitu aurrera sistematika. AL-eko unitatearen dinamizatzaile eta arduradunak parte hartuko dute, era puntualean, beraien ezagutza eta irizpidea beharrezkoak baldin badira.

Kasu batzuetan, gerta daiteke Dinamizatzaile batek Analista gisa jardutea eta baita AL-eko Unitate-Arduradun batek ere hala jardutea, nahiz eta azken kasu hori ez den oso ohikoa eta guk ez genukeen gomendatuko.

Une batez pentsatzen badugu zer egin behar duen pertsona batek Analista lanak egiteko, honako lanak bere eginbeharraren parte izango liratezke:

o ZFK-ak (Zaintzako Faktore Kritikoak) ezagutzea eta informazio beharrei erantzutea.

o Informazio iturriak hautatu eta mantentzea.

o Iragazkiak definitu eta eguneratzea.

o Informazioa bilatu eta hautatzea.

o Informazioa partekatzea.

o Informazioa aztertzea.

o Informazioa zabaltzea.

o Informazioa balioan jartzea.

 

Definitutako rolak dituzten pertsonak AL-ko zereginak egiten edukitzeak, ez du esan nahi antolakundeko gainerako kideek ez dutenik parte hartu behar AL-eko jardueran. Batetik, kontsumitzaile bezala, alertak jasoz, eta bestetik, sistemaren kolaboratzaile bezala, “entzute aktiboa” bezala ezagutzen dena eginez, beren intereseko lanei buruzko informazioa emanez eta lagunduz sistemak hobeto funtzionatu dezan, bere zati garrantzitsu bat izanik.  

Adimen Lehiakorreko analista bezala formatu nahi baduzu, edo zalantzak badituzu zure lehen AL-eko Unitatea martxan jartzeko jarri gurekin harremanetan. Gainera, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan demo bat eskatzen.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.