INNGUMAren parte-hartzea Debegesaren Adimen Lehiakorrean sentsibilizatzeko proiektuan

Data

Kategoria

Jon Nuñez gure lankidea Adimen Lehiakorraren eremuko proiektu baten parte hartzen ari da. Proiektua Debegesa —Debabarrenerako Garapenerako elkarteak— lideratzen du eta finantzazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik doa.

IK4-Tekniker eta IK4-IDEKO ikerketa-zentruak parte dituen Proiektuaren helburua da enpresak informatu eta sentsibilizatzea Adimen Lehiakorrak eskaintzen dituen aukerez, hau da, enpresak trebatzea beraien inguruneko aldaketei hobeto aurre hartu diezaieten, ingurune-lehiakorra hobeto menderatu dezaten, erabakiak hartzeko orduan arriskuak ekidin ditzaten, berrikuntza bideratu dezaten produktu edo negozio-eredura eta aukerak identifikatu ditzaten.

 

Proiektuaren abantailetako bat edozein enpresetara egoitzen dela da. Enpresak Adimen Lehiakorraren inguruan duen egoeraren diagnostiko batetik abiatuz, ibilbide-orri bat diseinatzen da eta jarraipena egiten zaio, egiaztatzeko behar bezala aplikatzen ari dela.

 

 

Proiektuan parte hartzeko aukera zabalik dago Adimen Lehiakorreko dinamikak txertatu nahi dituzten zonaldeko enpresa guztientzat. Parte hartzeko interesa edukiz gero, Debegesarekin jarri zaitezkete harremanetan pymes@debegesa.eus helbidean. Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke eta laguntza emango dizugu.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.