Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Arduraduna:
INNGUMA TECHNOLOGIES S.L.U

Xedea:
Webgunearen sarbidea, jakinarazpenak eta zerbitzuaren eguneraketak kudeatzea.

Legitimazioa:
Interesdunaren onespena

Hartzaileak:
Ez dago datu lagapen bat ere ez, legezko obligazioak kenduta.

Eskubideak:
Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den moduan

Informazio gehigarria:
Gure web orrian kontsultatu dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza:https://www.innguma.com/eu
Pribatutasun politika: https://www.innguma.com/eu/pribatutasun-politika
Lege oharra: https://www.innguma.com/eu/lege-oharra
Cookieen politika: https://www.innguma.com/eu/cookie-politika

Pribatutasun politika

Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO), abenduaren 13koak, eta Europako Parlamentuaren eta apirilaren 27ko Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB) –“Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Orokorra” edo “ RGPD”– diotenaren arabera, Pribatutasun Politika hau ezarriko zaio INNGUMA TECHNOLOGIES S.L.U k –aurrerantzean INNGUMA– ematen dituen zerbitzuak (aurrerantzean “Zerbitzuak”) kontratatzeko edo zerbitzu horien gaineko informazioa eskatzeko erabiltzaileek INNGUMARI ematen dizkioten datuei edo www.innguma.com webguneko edozein atalean bildutako datuei ematen zaien tratamenduari.

Politika honen baldintzekin ados ez bazaude, ez sartu Zerbitzuetan eta ez erabili Zerbitzuak. Pribatutasun politika hau ezin zaie hirugarrenen produktu, zerbitzu edo jarduerei aplikatu.

EPIGRAFEAK:

-Tratamenduaren arduraduna
-Tratamenduaren helburua
-Tratamenduaren legitimazioa
-Lagapenen edo transferentzien hartzaileak
-Interesdunen eskubideak
-Informazio gehigarria

ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

-Sozietatearen izena: INNGUMA TECHNOLOGIES, S.L.U., (INNGUMA)
-Helbidea: Arriaga Industri Poligonoa, 2 - 20870 - Elgoibar – Gipuzkoa.
-Telefonoa: +34 943 748 000
-IFZ: B75200642
-Posta elektronikoa: legal@innguma.com
-Erregistroko datuak: T 2854 , F 209, S 8, H SS 40944, I/A 1 (26.06.18).

TRATAMENDUAREN HELBURUA

Orokorrean, zure datu pertsonalak ezarritako kontratu harremana edo negozio harremana kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiliko dira, eta, bereziki, honetarako: -Erabiltzaileak web orrira sartzea eta web orria egoki erabiltzea kudeatzeko
-Erabiltzaileekin harremanetan jartzeko gure web orriko harremanetarako formularioen bitartez erabiltzaileek jakinarazten dizkiguten intzidentziei eta egiten dizkiguten eskaera, iruzkin eta galderei erantzuteko (txatak edo telefono bidezko deiak ere sartzen dira).
-Zerbitzuak, Webguneak eta jarduerak emateko, eguneratzeko, zaintzeko eta babesteko.
-Produktu berriak, zerbitzuak, eskaintza bereziak edo eguneraketak eskaintzeko.
-Jakinarazpenak: Zerbitzu, gai tekniko eta zerbitzuen aldaketei buruzko posta elektronikoak, mezuak eta beste edozein jakinarazpen bidaltzeko. Jakinarazpen horiek Zerbitzuen zatitzat jotzen dira eta ezin diezu uko egin.
-Jakinarazpen komertzialak (Marketin): Zurekin harremanetan jartzeko, dela bide elektronikoetatik dela bestelako bideetatik, inkestak egiteko eta emandako zerbitzuaren gainean duzun iritzia jasotzeko erabili ditzakegu zure datuak, eta, noizean behin, zerbitzuen aldaketa edo garapen garrantzitsuen, eskaintzen edota promozioen berri emateko ere bai. Eskaintza komertzial horiek, dena den, erabiltzaileak baimendu beharko ditu, berariaz eta modu bereizian; izan ere, erabiltzaileak jakinarazpen horiek jasotzeko emandako baimenari uko egin ahal dio edozein unetan, horretarako ezarritako mekanismoa erabiliz edo idatzi bat bidaliz helbide honetara (gaian “Baja” adieraziko da): info@innguma.com

Aurretik azaldutako helburuetarako baino ez ditugu zure datu pertsonalak erabiliko, legeak ezarritako zerbait edo errekerimendu judizialen batek eskatutako zerbait ez bada behintzat.

Kontserbazio epea: Zerbitzuak emateko erabiltzaileekin ezarritako harremanak irauten duen bitartean baino ez dira gordeko eta tratatuko emandako datu pertsonalak; halere, gerta daiteke erabiltzaileak datuak ezabatzeko duten eskubideaz baliatzea, baina kasu horretan INNGUMAk erabiltzailearen datuak blokeatuko ditu legezko obligazioek irauten duten bitartean.

TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA.

Datuen tratamendurako lege oinarria da interesdunak aurretik azaldutako helburuetarako eman duen baimenean oinarritutako legitimazioa. Informazio eskaerarako eta harremanetarako web orrian dagoen formularioa betetzean eskatuko da baimen hori.

Heltzen zaizkigun informazio eskaeretan beharrezkoa da interesdunak bere borondatez ematea eskariari erantzun ahal izateko edo zerbitzuak ematen jarraitzeko beharrezkoak diren datuak. Datu horiek emateko derrigortasuna edo premia izartxo batez (*) adieraziko da zerbitzu bakoitzaren formularioetan edo ataletan.

Halere, interesdunak askatasuna dauka datu horiek emateari ezetz esateko edo, ondoren, bere datuen tratamendua onartzeko aurretiaz emandako baimena ezeztatzeko; halere, horri ezetz esatearen ondorioz gerta daiteke eskariari ezin erantzun izatea edo zerbitzua eman ezin izatea.

Modu berean, INNGUMAren legezko interesean oinarrituta tratatu ditzakegu zure datuak eta gure zerbitzuen gaineko publizitatea bidaltzeko erabili, jakinarazpen komertzialak bide elektronikotik bidaltzeari lotuta INNGUMAk dituen obligazioak betetzearen kaltetan gabe.

INNGUMAk ulertzen du interesdunak datu horiek ematen dituenean datuak eguneratuta daudela eta egiazkoak eta zehatzak direla bermatzen duela eta horren erantzukizuna hartzen duela bere gain. Ulertzen du, halaber, interesdunak berariaz onartzen duela datuak lehen azaldutako helburuetarako tratatzea.

LAGAPENEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK

Orokorrean, INNGUMAk ez dizkie hirugarrenei zure datu pertsonalak lagako, legeak hori egitera behartzen ez bagaitu edo gure zerbitzuak erabiltzean horretarako baimena berariaz eman ez badiguzu behintzat.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK.

Edozein pertsonak eskubidea dauka jakiteko ea INNGUMAn berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen diren ala ez. Bereziki, hauek dira INNGUMAren aurrean gauzatu ditzakezun eskubideak:
-Datuak eskuratzeko eskubidea: Interesdunak bere datu pertsonalei buruzko informazioa eskuratu dezake eta tratatzen ari zaizkion datuak ezagutu ere bai.
-Datuak zuzentzeko eskubidea: Datu okerrak zuzendu ditzake, bai eta osatu gabeko datuak edo zehatzak ez direnak aldatu eta tratatzen ari diren datuen informazioa egiazkoa dela bermatu ere.
-Aurkatzeko eskubidea: : Interesdunak bere datu pertsonalen tratamenduari uko egiteko edo tratamendua eteteko eskatzeko duen eskubidea; legezko arrazoiak daudenean edo egon daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko denean, eskubideak ez du balioko eta kasu horretan datuak denbora batean blokeatuta edukiko ditugu, legezko obligazioek irauten duten bitartean.
-Publizitatea bidaltzearen aurka agertzeko eskubidea: INNGUMAk jakinarazpen komertzialak bidaltzearen aurka agertu daitezke interesdunak. Kasu horretan, jakinarazpen horiek jasotzeko emandako baimenari uko egin ahal diozu edozein unetan, horretarako ezarritako mekanismoa erabiliz edo idatzi bat bidaliz helbide honetara (gaian “Baja” adieraziko da):info@innguma.com"
-Tratamenduaren mugapena. Egoera batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu dezakete, eta hori egiten badute datuak erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez dira gordeko.
-Datuen eramangarritasuna: Interesdunek eskatu dezakete guri eman dizkiguten beraiei buruzko datuak beraiei bidaltzeko edo –teknikoki posible bada– beraiek aukeratutako beste tratamendu arduradun bati bidaltzeko, edozein erabiltzeko modukoa den eta mekanikoki irakur daitekeen formatu egituratu batean.
-Erabaki indibidual automatizatuetarako erabilia ez izateko eskubidea (profilen lanketa ere sartzen da): Ondorio edo eragin nabarmenak dituen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabaki baten menpe ez egoteko eskubidea.

Baimena kentzeko aukera: Era berean, interesdunak eskubidea dauka berak emandako baimena edozein unetan kentzeko; halere, hori eginda ere, datuak eman zituenean emandako onespenean oinarrituta egin diren tratamenduek legezkoak izaten jarraituko dute.

Azaldutako eskubideetako bat gauzatu nahi izanez gero, bidali, mesedez, eskutitz bat zure datu guztiekin eta zure NANarekin helbide honetara: INNGUMA TECHNOLOGIES, S.L.U, Arriaga industria poligonoa, 2 – 20870 - Elgoibar – Gipuzkoa., edp mezu elektroniko bat helbide honetara: info@innguma.com , gauzatu nahi duzun eskubidea adierazita.

Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamatzeko aukera: INNGUMAk jakinarazten dizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (www.agpd.es) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzula , baldin eta tratamendua indarreko araudiarekin bat ez datorrela uste baduzu.