Adimena eta Zaintza: Software generikoa VS software profesionala

Data

Kategoria

ALeko sistemak ezartzen hasi diren enpresa askok galdetzen digute zeintzuk diren Adimen software eta Zaintza profesionala eta beste alternatiba generikoen edo RSS irakurleen artean dauden  ezberdintasunak, Feedly, Newsblur, G2Reader, Paperoak, Digg Reader edo Google Alerts bezalako RSS irakurleen artean adibidez. Gure helburua zalantza hauek eta euren arteko funtzionalitate eta ezberdintasunak argitzea izango da. 

Bere helburua eta ahalmen teknologikoaren arteko ezberdintasunak bereiztuko ditugu (atzematea, ontzea eta barreiadura) horiek ulertzen baititugu Adimen Lehiakorra eta Zaintza Teknologikoaren software bat aukeratzeko gakotzat:  

  • Helburua

Lehenengo ezberdintasunetako bat erreminta propioaren helburuan dago, izan ere, erreminta generikoak erabilera ez enpresarialera bideratuta daude eta euren helburua feed-en eta alerten irakurle bat izatea da erabiltzaileentzako modu indibidualizatuan. “Freemium” zerbitzu batzuk dira, hau da, doako zerbitzuak baina funtzionalitate mugatuekin, handitzeko aukera izango dutenak kuota bat ordainduta.

Hemen garrantzitsua da azpimarratzea ALeko sistema bat arrakastatsua izateko UNE 166.002 eta 166.006 arauetan identifikatutako eta prozesua behar bezala egiten dela bermatzen duten fase guztiak eutsi behar dituela.

Aipatutako erremintek izaera jeneralista dute eta publiko zabalera bideratuta daude orokorrean, beraz ez dute UNE arauetara egokitzapenik eskaintzen. Gai honetan sortzen dira software jeneralista baten eta enpresen beharren arteko ezberdintasunik nagusienak.

Gainera, software jeneralistek ez dute produktua bezero enpresarialen beharretara egokitzeko malgutasunik izaten (patenteen jarraipena, araudiak…)

  • Antzematea

Software profesionala  edozein iturritik informazioa antzemateko duen ahalmenagatik nabarmendu behar da.

Antzemateko agenteen porfolioa etengabeko eguneratzean egon behar da, eta Datu base berezituetan informazioa identifikatzeko gai izan (argitalpen zientifikoetatik patenteak arte) web orriak edo sare sozialak, hala nola, Youtube, Twitter eta Facebook. Gai honetan dago software jeneralistetan gabezia handiena, izan ere, erreminta hauek batez ere RSS Feed edo Google alertetan oinarritzen dira.

RSS Feed-ek egunetik egunera jarraitzaile gutxiago dute, batez ere informazioa kontsumitzeko sare sozialen sarreraren ondorioz eta erabiltzaileek euren weba bisitatu eta trafikoa sorraraztea nahiago izatearen mantentze faltagatik.

  • Ontzea

Informazioaren ontzeari dagokionean, ia erreminta guztiek uzten dute modu errazean praktikatzen iragazki adimendunak aplikatuz, horiek benetan interesatzen zaigun informazioa helaraztea ahalbidetuko dute. Freemium tresnen edukiaren ontzea arinagoa izan daitekeen arren iragazi beharreko informazio kopurua txikiagoa delako, software profesionalak informazio kopuru handiak modu zehatzagoan tratatzea ahalbidetzen du duen egitura erraz eta antolatuagatik.

  • Sakabanatzea

Azkenik, Innguma bezalako tresnek irakurleek partekatzen duten biltegi bat daukate, zeinak informazioa oso modu zatituan eta zeharkakoan partekatzea ahalbidetzen dion konpainia guztiari (baita buletinen bitartez ere). Honek, era berean, talde lana errazten du eta sail eta proiektuen arteko gardentasuna.

Laburbilduz, kontuan hartu beharreko ondorio nagusiak jasotzen ditugu gure kasurako tresna bat ala bestea hobea den baloratzeko:

  • Tresna profesionala VS jeneralista.
  • Datuak antzematea agente anitzen bitartez VS RSS Feed + Google Alerts-etara mugatua.
  • Arreta pertsonalizatuta VS harreman automatizatua (bots)
  • Software ebolutiboa eta beharretara egokitua VS Software jeneralista eta zurruna.
  • UNE Compliance VS ez Compliance.
  • Ezagutza kolaboratiboko BD VS biltegirik gabe
  • Buletin egokituak VS buletin generikoak
  • Sistemaren Kontrola eta jarraipena (KPIak) VS KPIrik gabe

Amaitzeko, tresna generikoak AL munduan negoziora bideratu gabe barneratzeko aukera ona direla azpimarratuko dugu, intereseko gaiak jarraitzea ahalbidetuko baitigute, baina azaleko modu batean eta ez oso teknikoan.  Enpresa mailan inplementatzea pentsatzen ari bazara, gure gomendioa beste tresna profesionalagoak aukeratzea da.  

INNGUMAren funtzionamendua ezagutzeko interesik baduzu ez izan inolako zalantzarik idazteko edo estekan honetan demo bat dohainik eskatzeko.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.