[Joan edukira](https://www.innguma.com/eu/une-166006-arauaren-hirugarren-edizioa/#contenido)

[Erregulazioa](https://www.innguma.com/eu/category/erregulazioa/)

# UNE 166006 arauaren hirugarren edizioa

2021eko maiatzaren 5a · Innguma · 2 min irakurtzeko

Hitzaldi guztietan atera ziren ideia interesgarriak, baina post honetan hitzaldi bat nabarmendu nahi dugu: 
- [AENOR](https://www.aenor.com/)
eko  
- [Gerardo Malvido](https://www.linkedin.com/in/malvido-gerardo-962929/?originalSubdomain=es)
k eskaini  zuena. Dagoeneko hirugarren edizioan dagoen 
- [UNE 166006:2018](https://www.aenor.com/normas-y-libros/buscador-de-normas/une?c=N0059973)
 arauaren eguneratzeaz aritu zen. I+G+Baren Kudeaketa eta Zaintzarako sistema adimendunen inguruko arau honen helburua da erakundeei laguntzea bere ingurunean ematen diren aldaketei aurre hartzen, horrela arriskuak murriztu, aukerak baliatu, hobekuntza lerroak identifikatu edo kolaboratzaile berriak identifikatzeko, beste batzuen artean.

Gerardok bere hitzaldian esan bezala, arauaren hirugarren edizioak berrikuntza garrantzitsuak dakarzkio zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorraren sektoreari, izan ere bere egitura eta edukiak lerrokatu dituzte zabalkunde handia duten beste arau batzuekin, besteen artean 
- [UNE-EN ISO 9001](https://www.aenor.com/certificacion/calidad/iso-9001)
, 
- [UNE-EN ISO14001](https://www.aenor.com/certificacion/medio-ambiente/gestion-ambiental)
 edo 
- [UNE-EN ISO27001](https://www.aenor.com/normas-y-libros/buscador-de-normas/une/?c=N0058428)
.

UNE 166006:2006 arauaren lehenengo edizioaren helburua zen proiektu, prozesu eta I+G+B sistemetan erabilgarri izango ziren ideiak sortzea, ondoren produktu, zerbitzu edo prozesu berriak jaio zitezen. Bigarren edizioa 2011 urtean iritsi zen eta bere helburuen artean jaso zuen adimen lehiakorra, ulertuz horrek barne hartzen duela negozio, lehiakide eta erakundea beraren inguruko informazio estrategikoa aztertu, interpretatu eta jakinaraztea.

2018ko hirugarren bertsioan eduki batzuetan sakondu eta eskakizunak sinplifikatu dira, eta aspektu berriak erantsi zaizkio. Horien artean, honakoak nabarmentzen ditugu:

-   Bertsio berria bat dator beste kudeaketa sistema batzuen goi mailako ISO egiturarekin, UNE-EN ISO 9001 arauarekin adibidez, helburu hartuta aipatu sistema horien bateragarritasuna bermatu eta bere ezarpena eta integrazioa samurtzea.
-   Eskakizun modura zehazten ditu arrisku eta aukerei aurre egiteko ekintzak negozio-ingurune, lehiakide eta erakundearen beraren inguruko informazioa batu eta aztertzeko prozesuaren etikari dagokionez.
-   Jarraibideak eskaintzen ditu zaintza sarean adimena egiteko, hau da, zeregin horiek erakunde desberdinetakoak diren adimen-nodo desberdinen arteko elkarlanean egiteko aukera aztertzen du.
-   Azken eguneratzean, bateratu egin dituzte zaintza eta adimen kontzeptuak, arreta guztia jarri dezagun bateratutako prozesu baten, horrek erraztu egingo duelakoan erabaki estrategiko zein operatiboak hartzea.  Horrela, ezabatu egin dira Teknologikoa eta Lehiakorra hitzak, ulertzen baita zaintzak barne hartzen duen eremuak kontuan hartu behar dituela bestelako aldagai batzuk ere, besteen artean ekonomia, politika, ingurumena edo gizartea. 
-   Prozedura mailako eskakizunak berrantolatu dira produktu mota bakoitzaren arabera.
-   Prozesuaren deskribapen hobea: faseak, teknikak eta emaitzak.

Honako araua UNE normalizazio-erakundearen baitan berrikusi da, inplikatutako parte guztien parte hartze eta adostasunarekin

[INNGUMA](https://www.innguma.com/eu/) tresna ezin hobea da adimen eta zaintza sistemak ezartzeko, ezinbesteko baldintza UNE 166006:2018 ziurtagiria lortzeko. Dagoeneko ziurtagiria jaso baduzu, bidean bazaude edo ziurtagiri hau jaso nahi baduzu, ez egin zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan doako demo bat eskuratzeko hemen.

- [Eskatu demo bat](https://www.innguma.com/eu/demo/)
- [Itzuli blogera](https://www.innguma.com/eu/blog/)

## Blogean gehiago

[Erregulazioa Nola lortu UNE 166.002 araua kudeatzea INNGUMAren laguntzarekin Zaintza teknologikorako INNGUMA plataforma integralak 166.002 araua betetzen lagunduko dio Arrasateko IK4-IKERLAN zentro teknologikoari, zeinak arau horren… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/nola-lortu-une-166-002-araua-kudeatzea-inngumaren-laguntzarekin/)[I+G INNGUMAk informazioa biltzen du PRECOM proiektu europearreko bazkideentzat17 Adimen lehiakorreko eta zaintza teknologikoko tresna da INNGUMA, eta lagungarria da PreCoM proiektu europarra gauzatzen ari diren nazioarteko 17… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/inngumak-informazioa-biltzen-du-precom-proiektu-europearreko-bazkideentzat17/)[Bezeroak Informazio kudeaketan eta zibersegurtasunean eraginkortasuna, Savvyren ADNan 2000\. urteko hamarkadak aldaketa izugarria ekarri zuen gizartearen garapenean, indar handiz agertu baitzen internet. Orduan hasi ziren sortzen lehendabiziko… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/informazio-kudeaketan-eta-zibersegurtasunean-eraginkortasuna-savvy-ren-adn-an/)
