Zabalkunde pertsonalizatua egiteko plataforma

Zabalkunde pertsonalizatua egiteko plataforma

INNGUMA Corporate adimen lehiakorrerako behin betiko pausoa da. Atari propioa izango duzu, eta bertatik erabiltzaileen sarbidea kontrola dezakezu, bai eta jasotako informazio guztia kudeatu ere. Ataria zure premietara egokituko dugu, behar dituzun datu baseak sortuta.

Zure atarian zeuk erabakiko duzu zer argitaratu eta zer kategoriatan, eta nork eskuratu dezakeen kategoria bakoitzeko informazioa, beraz, tresna zure erakundean dauden prozesuetara egokituko da erabat.