[Joan edukira](https://www.innguma.com/eu/zelan-kudeatzen-du-mondragonek-bere-informazio-estrategikoa/#contenido)

[Bezeroak](https://www.innguma.com/eu/category/bezeroak/)

# Nola kudeatzen du MONDRAGONek bere informazio estrategikoa?

2019ko urtarrilaren 16a · Innguma · 1 min irakurtzeko

IES informazioaren zaintzarako plataforma horizontal bat da, batez ere eduki estrategiko komunak biltzen eta zabaltzen dituena eta zaintza bikoizketak ekiditen dituena. Jarduera eremu oso anitzetako kooperatibek osatzen duten Korporazio bat denez, IESetik kudeatu beharreko informazioa batez ere estrategikoa da eta ez hainbeste lehiakorra. Ez dago lehiakideen zaintzara bideratuta, gai horizontalagoak edo estrategikoagoetara baino, hala nola, ikuspegi ekonomikoak, inpaktu handiko zenbait sektore jakin edo enpresa kudeaketako informazioa, adibide batzuk jartzeagatik.

Gainera, IES formatu horizontal honekin abiarazi eta gutxira, gai berri bat sartu zen IESen bitartez lortutako, bildutako eta zabaldutako informazioa osatzeko. Berrikuntzarekin lotutakoa izan zen, batez ere diru-laguntza publikoak detektatzekoa, Korporazioko kooperatibek dituzten I+G+B arloko esparru ezberdinentzako.  

Era honetan, egitura horrekin eta [INNGUMA](https://www.innguma.com/eu/)ren laguntzaz, gaur egungo IES guztiz finkatutako sistema bat da, etengabe eguneratzen dena eta 600 bisitari bakar baino gehiago dituena. Zuzendari kudeatzaile, berrikuntzako zuzendari eta bitarteko agintariei bideratuta dago, horiek astero jasotzen dituzte bi buletin. Bata, guztiz pertsonalizatu daitekeena modu automatikoan, erabiltzaile bakoitzaren harpidetza profilean oinarritzen da, erabiltzaileak edozein unetan alda dezakeena. Beste buletina, I+G+B arloko diru laguntzetan espezializatua, eskatzen duten erabiltzaileek jasotzen dute. IESen 8.000 artikulu baino gehiago argitaratu dira, 900 buletin baino gehiago sortu dira eta 2.000 informazio iturri baino gehiago monitorizatzen dira.  

INNGUMAn zaintzako behatokiak garatu eta inplementatzen eskarmentu kontsolidatua daukagu, MONDRAGONEKO kasuan bezala. Behatoki itxurako beste eredu bat gure bezeroen artean 
- [Instagiren](https://www.instagi.com/?lang=eu)
 kasua da. Adimen lehiakorreko eta zaintza teknologikoko behatoki bat ezartzeko interesik baduzu eskatu doako demo bat 
- [hemen](https://www.innguma.com/eu/demo/)
.

- [Eskatu demo bat](https://www.innguma.com/eu/demo/)
- [Itzuli blogera](https://www.innguma.com/eu/blog/)

## Blogean gehiago

[Bezeroak Zaintza teknologikoa Ulma Packagingen, enbalajeko makinen fabrikazioko liderrean Azaroaren 26an eta 29an Conama 2018 Ingurumenaren Kongresu Nazionala egin zen Madrilen, non ingurumeneko trantsizioari buruzko hainbat alderdiri buruz eta… 2018ko abenduaren 12a](https://www.innguma.com/eu/zaintza-teknologikoa-ulma-packagingen-enbalajeko-makinen-fabrikazioko-liderrean/)[Bezeroak Akapolek, erreferentea itsasgarrien fabrikazioan, INNGUMArengan jarri du konfiantza bere zaintza teknologikorako INNGUMAk nazioartean duen presentzia handitzen jarraitzen du, Argentinako bezero industrial berri bati esker. Akapol itsasgarrien fabrikatzaile eta… 2018ko azaroaren 22a](https://www.innguma.com/eu/akapol-ek-erreferentea-itsasgarrien-fabrikazioan-inngumarengan-jarri-du-konfiantza-bere-zaintza-teknologikorako/)[Bezeroak Adimen lehiakorra Meatzaritza sektorean Philip Hopwoodek, Deloitte Touche Tohmatsu Limited enpresako meatzaritzako lider globalak, meatzaritzaren joerak gaiari buruz egin duen ikerketan azaltzen… 2018ko azaroaren 11](https://www.innguma.com/eu/adimen-lehiakorra-meatzaritza-sektorean/)
