[Joan edukira](https://www.innguma.com/eu/zelan-zaindu-ditzaket-nire-lehiakideak-modu-eraginkorrean-youtuben/#contenido)

[Adimen lehiakorra](https://www.innguma.com/eu/category/adimen-lehiakorra/)

# Nola zain ditzaket nire lehiakideak modu eraginkorrean YouTuben?

2021eko maiatzaren 5a · Innguma · 1 min irakurtzeko

Korporazioek datu hauek ezagutzen dituzte, kontziente dira daukan inpaktuaz eta zein garrantzitsua den edukia komunikazio kanal honetan posizionatzea. Funtsezkoak izango dira adimen lehiakorrean eta Machine Learningen oinarritutako garapen berriak ikus-entzunezkoen sektorean aplikatuta, identitateak ezagutzea, hitz gakoak bilatzea, edukia kategorizatzea eta erabiltzaileen esperientzia hobetzea ahalbidetuko baitu, modu esponentzialean hazten ari den informazioaren ozeano batean. 

Honek guztiak aukera asko ekarriko ditu, baina eremu konplexuago eta teknikoagoan mugitzeko abileziak eta ezagutzak eskatuko ditu. Informazio guztiaren azterketa egitea gero eta konplexuagoa izango da ez baditugu bilaketak behar bezala aplikatzen gure Zaintzako Faktore Kritikoen arabera.  

YouTubeko iturriek diotenez, edukiak 91 herrialdetan kontsumitzen dira eta 80 hizkuntzatan daude, horien artean mila milioi erreprodukzio ordu kontsumitzen dira egunero. Edozein hizkuntzatan dagoen edukia edozein pertsonarentzako erabilgarri egiteak YouTube bezalako plataformei gaur egun hizkuntza bakar batean kontsumitu daitezkeen bideoen bisitak potentzialki handitzea ekarriko lieke.

[Google](https://support.google.com/youtube/answer/4792576?hl=es-419) euskarrian ikusi daitekeen moduan itzulpen automatikoak egiteko gai dira ahotsa aztertuta, beraz, gai hau gakoa da lehiakideen eta enpresa erreferenteen zaintza egiteko.  

Inngumak eboluzionatzen jarraitzen du, datorren astean youtubeko bideoen edukia %95 arinago aztertzea ahalbidetzen duen funtzionalitate berri bat aurkeztuko dugu. Datu gehiagok eraginkortasun handiagoa behar du.

- [Eskatu demo bat](https://www.innguma.com/eu/demo/)
- [Itzuli blogera](https://www.innguma.com/eu/blog/)

## Blogean gehiago

[Adimen lehiakorra Adimen lehiakorrean barneratu behar diren 3 kontzeptu nagusiak Asteazkena da jadanik eta Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleentzat ematen ari garen prestakuntza erdialdera iritsi da. Joerak ikasgaiko zati moduan,… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/adimen-lehiakorrean-barneratu-behar-diren-3-kontzeptu-nagusiak/)[Adimen lehiakorra 4 aholku Zentro Teknologikoetan adimen lehiakorreko sistematika bat ezartzeko Erronka eta proiektu berriekin betetako urtea hasi dugu eta INNGUMAn aktore esanguratsua izatea nahi dugu zentro teknologikoetako adimen lehiakorrean… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/4-aholku-zentro-teknologikoetan-inteligentzia-lehiakorreko-sistematika-bat-ezartzeko/)[Adimen lehiakorra Adimen lehiakorreko software bat aukeratzeko 7 gako Sarritan entzuten dugu softwareak erakundeen adimen lehiakorreko Sisteman bigarren mailako zeregin bat duela. Nahiz eta garbi egon ALko Sistema batek… 2021eko maiatzaren 5a](https://www.innguma.com/eu/adimen-lehiakorreko-software-bat-aukeratzeko-7-gako/)
